Categorías: albisteak-berriak

‘The Voice of Hind Rajab’ filmak Euskadi Basque Country 2030 Agendaren saria jaso du Donostiako Zinemaldian

PRUEBA

  • Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioak ‘The Voice of Hind Rajab’ filmari eskaini dio Euskadi Basque Country 2030 Agendaren aitortza, jasangarritasun, aniztasun eta elkartasunaren balioak ondoen islatzen dituen lana nabarmentzen dituena
  • Laugarren urtez Zinemaldiaren babeslea da Euskadi Basque Country 2030 Agenda, horrela, erronka global handiei buruz eta etorkizun jasangarri, inklusibo eta berritzaileago bat eraikitzeko kulturak duen zereginari buruz gogoeta egiteko gune gisa Zinemaldiak duen funtzioa indartzen du, Eusko Jaurlaritzak demokraziarekin, bakearekin eta kohesio sozialarekin duen konpromisoari jarraiki

Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioak Euskadi Basque Country 2030 Agenda saria eman dio Kaouther Ben Haniak zuzendutako ‘The Voice of Hind Rajab’ filmari, hain justu ere, jasangarritasunaren, aniztasunaren eta elkartasunaren balioak ondoen islatzen dituen lana nabarmentzea du xede lehiaketa  honek, hiru balio horiek Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) oinarrizko zutabeak baitira.

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izan da sari-banaketaren burua, eta berarekin batera bertan izan dira Asier Aranbarri Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendaria eta José Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendaria.

Ibone Bengoetxeak izan du ekitaldia ixteko ardura. Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez, «kultura gizartea eraldatzeko motorra da, kontzientziak pizteko, eztabaidak irekitzeko eta bestela posible ez liratekeen aldaketak bultzatzeko gai dena». Ildo horretan, 2030 Euskadi Basque Country Agenda Sariak zinema-talentua ez ezik, Eusko Jaurlaritzak 2030 Agendarekin eta, bereziki, 16. helburuarekin («Bakea, justizia eta erakunde sendoak, inoiz baino premiazkoagoak diren hiru konpromiso») duen konpromisoa ere aitortzen duela nabarmendu du.

Bengoetxeak bere hitzaldian adierazi duenez, «Hind Rajaben ahotsa» zinemak mina kontakizun eta isiltasuna ahots kolektibo bihurtzeko duen ahalmenaren adibide da. «Hind Rajaben ahotsak gogorarazten digu indarkeriak isilarazi nahi duenean zinema ahots kolektibo bihur daitekeela, hori da artearen eta kulturaren handitasuna».

Lehendakariordeak azpimarratu du, gainera, Eusko Jaurlaritzak uste osoa duela kultura eta zinema aldaketarako palankak direla etorkizun bidezkoagoa, inklusiboagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko.

Sariketa hau antolatzen den laugarren aldia da, eta Donostiako Zinemaldiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren arteko hitzarmenaren emaitza da. Itun horri esker, Euskadi Basque Country 2030 Agenda ekitaldiaren babesle gisa finkatu, eta GJHekin lotutako hainbat sentsibilizazio ekimen bultzatzen ditu, kultura gizartea eraldatzeko motor bihur daitekeela erakustea helburu.

Edizio honetan, guztira, zortzi pelikula izan dira aitortza hau eskuratzeko hautagaiak. Zortzi horietako hiru Atal Ofizialekoak dira: ‘Maspalomas’ (Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi), ‘Belén’ (Dolores Fonzi) eta Jianyu laide mama / Her Heart Beats in Its Cage’ (Qin Xiaoyu). Hiru horiekin batera, ‘Nuestra tierra’ (Lucrecia Martel), Horizontes Latinos sailetik eta ‘Bajo las banderas, el sol / Under the Flags, the Sun’ (Juanjo Pereira), Zabaltegi-Tabakalera izeneko ataletik. Hautagaien zerrenda Perlak ataleko hiru lan hauek osatu dute: ‘Ciudad sin sueño / Sleepless City’ (Guillermo Galoe), ‘The Voice of Hind Rajab’ (Kaouther Ben Hania) eta ‘Un simple accident / It Was Just an Accident’ (Jafar Panahi). Espainiatik, Argentinatik, Txinatik, Paraguaitik eta Iranetik iritsi zaizkigun obra hauek zeharo desberdinak diren arreta guneak dituzte, esate baterako, LGTBIQ+ komunitatearen eskubideak, abortua, birgizarteratzea, komunitate indigenak, totalitarismoak, gizarte bazterketa, Gazako genozidioa eta Irango errepresioa.

Euskadi Basque Country 2030 Agenda sariketako epaimahaia Carolina Yuste aktore eta zuzendariak, Harkaitz Cano idazle eta gidoilariak eta Asier Aranbarrik berak osatu dute. Epaimahaiaren erabakiak nabarmentzen duenez, giza eskubideak zabaltzen, demokrazia sendotzen eta GJHak lortzen laguntzen du artearen sorkuntzak.

Aurten, gainera, sari-banaketak bat egin du 2030 Agendaren hamargarren urteurrenarekin; Ahots Batuak izenaren pean, 2030 Agendaren 18. GJH abian jarri, eta 2030 Agenda gehiago indartu du Eusko Jaurlaritzak, labur esanda, kultura eta hizkuntza aniztasuna babesteko nazioarteko aliantza bat finkatzea da Ahots Batuak egitasmoaren xedea.

Laugarren urtez jarraian, Zinemaldiaren babeslea da Euskadi Basque Country 2030 Agenda, eta ekitaldiaren bazkide estrategiko bat da dagoeneko. Lankidetza horri esker, Donostiako ekitaldia gogoeta gune gisa finkatzen du, zehazki, desafio orokor handiez eta etorkizun jasangarri, inklusibo eta berritzaileago bat eraikitzeko kulturak duen lekuaz hausnartzeko.

Konpromiso horren bidez, Jaurlaritzak garapen-eredu demokratiko eta parte-hartzaile baten alde egiten duen apustua berresten du, betiere erronka sozial eta politikoei elkarbizitzaren, bakearen eta berrikuntza sozialaren bidez erantzuteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0305 Bilbon indarkeriaz egindako lapurreta baten ikerketaren ondoren atxilotu dute

Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilbon, joan den otsailaren 15ean indarkeria erabiliz lapurreta egitea…

2 horas hace

Donostiako Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean onartutako gaiak

Hondartzak, Euskara batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean gai hauek onartu ditu: Hondartzak Tokiko Gobernu…

5 horas hace

Donostiak “Zure hiria zaintzen” programako sariak banatu ditu Tabakaleran

Donostiako Udalak “Zure hiria zaintzen” hezkuntza programaren hirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia egin du gaur…

5 horas hace

Barakaldoko Gizarte Kohesio Arloak migratzaileen erregularizazioari buruzko hitzaldi berriak bultzatu ditu maiatzaren 7an eta 12an

Nuria Rodríguez arloko zinegotzi delegatuak adierazi duenez, «astelehenetik erregularizazioarekin lotutako eskaerak jasotzen ari gara, hala…

5 horas hace

BreakOnStage 2026 Dantza urbanoen nazioarteko jaialdia

Breakdance Herriko Plazan 17:00etatik 18:45etara. Doako sarrera. Breakdance lehiaketa bi modalitatetan jokatuko da. Alde batetik,…

5 horas hace

Barakaldok izapide bat gaitu du bere webgunean, erregularizazio-prozesuan dauden pertsonek txostenak errazago eskatzeko

Alkatetzak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, udaletxera hurbiltzen diren pertsonei informazioa emateko eta izapideak errazteko…

5 horas hace