Categorías: albisteak-berriak

Zenbait finantza-entitateren interes eta komisioen gaineko zerga arautzen duen foru-arauaren aurreproiektua onetsi du Bizkaiak

PRUEBA

Bizkaiko Foru Aldundiak kreditu-erakundeek lortutako interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga sortzen duen foru-arauaren aurreproiektua onetsi du Gobernu Kontseiluaren bileran. Era berean, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-araudia apirilaren 29ko 3/2025 Legeak Ekonomia Itunean eginiko aldaketetara egokitzea onetsi du, zenbait zerga arautzeko.

Foru-arauaren proiektuak, lehenik eta behin, Bizkaiko Lurralde Historikoaren ordenamenduan sartzen du aldi baterako zergapetze mota berri honen erregulazioa, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako izango ditu ondorioak.

Zenbait finantza-entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zergari dagokionez, indarrean dagoen Ekonomia Itunaren 20. ter artikuluan ezarritakoaren arabera, araudi autonomoko zerga itundua da zergaren zergadunentzat, baldin eta, 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, zergadunoi araudi autonomoa aplikatu behar bazaie edo, Espainiako lurraldean sukurtsal bat duen atzerriko kreditu-erakunde bat bada, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan foru-araudia aplikatu behar bazaio, 21. artikuluan ezarritakoaren arabera. Zerga ordaindu beharko dute, zergadun gisa, Espainian ezarrita dauden kreditu-erakundeek, kredituko finantza-establezimenduek eta atzerriko kreditu-erakundeek Espainiako lurraldean ezarrita dituzten sukurtsalek.

Tributu-kuota lortzeko, % 1etik % 7ra bitarteko karga-eskala aplikatuko da, murrizketa eta kenkari jakin batzuk aplikatu ondoren.

Bestalde, ezarri da interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga ez dela kengarria izango sozietateen gaineko zergan, ez eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan ere.

Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-araudiaren egokitzapena, apirilaren 29o 3/2025 Legeak Ekonomia Itunean eginiko aldaketen arabera.

Aurrekoaz gainera, Ekonomia Itunean sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta balio erantsiaren gaineko zergari buruz egindako aldaketak jasotzen ditu foru-arauaren proiektuak. Aldaketa horiek Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren 2024ko azaroaren 13ko lehenengo erabakian daude jasota.

Hala, hiru zergapetze-motak direla eta, eragiketa-bolumenaren atalasea 10 milioi eurotik 12 milioi eurora igo da, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, egoitza fiskalaren arabera ordainarazteko, egiaztatzeko eta, hala badagokio, aplikatu beharreko araudia ezartzeko eskumena mugatzeko.

Horrez gainera, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga aurrerantzean araudi autonomoko zerga itundua izango da, kasu guztietan; alegia, establezimendu iraunkor baten bidez Espainiako lurraldean jarduten duten zergadunen kasuan ez ezik, establezimendu iraunkorrik gabe zergadunek lortutako errentak zergapetzen diren kasuan ere bai.

Tributuen arloko beste aldaketa batzuk.

Azkenik, Bizkaiko Lurralde Historikoko tributu-sistemaren berrikuspen fiskalerako neurriak onartzen dituen apirilaren 9ko 2/2025 Foru Arauaren bidez onetsitako aldaketetan doikuntza teknikoak egin behar direla ikusi denez, hobetu egin da foru-araua, neurri horien aplikazio egokia ahalbidetzeko.

Proposamena Batzar Nagusiei bidaliko zaie orain, izapidetu dezaten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

10 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

13 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

13 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

13 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

13 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

13 horas hace