Categorías: albisteak-berriak

Donostia, pertsona bat atxilotu dute sastakai batekin mehatxu egiteagatik eta aisialdiko lokal bateko segurtasun-langilea autoarekin harrapatzen saiatzeagatik

Ertzaintzak 50 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur, igandea, goizaldean Donostian, arma debekatu batekin mehatxu egitea eta lesioak egiten saiatzea egotzita. Aisialdiko lokal bateko segurtasunak sarbidea ukatu dio akusatuari, iraganean izan zuen jokabide bortitzagatik; izan ere, ezezkoaren aurrean, sastakai batekin mehatxatu du eta zaintzaileetako bat autoarekin harrapatzen saiatu da.

Gertakariak gaur goizaldean izan dira, 02:45ean, Donostian. Ordu horretan, Donostiako ertzain-etxeko zenbait baliabideri Ibaeta auzoko gaueko aisialdirako lokal batera joateko eskatu diete, bezero batek lokaleko segurtasun-langileei labana batekin mehatxu egin baitie.

Bertara iristean, baliabideetako batek auto bat ikusi du alde egiten, abiadura handian eta atzeko kristala hautsita zeukala. Hori dela eta, soinu-errotatibak aktibatu ditu ibilgailuak bere martxa geldi zezan.

Gidariak 100 bat metro jarraitu du martxan, eta, azkenean, patruilak geldiarazi egin du. Ihesean zihoala, patruilak ikusi du autoko gidaria makurtu egin dela kopilotuaren ingurutik zerbait hartzen saiatzeko, eta, bere eserluan kokatu denean berriro, agenteek ibilgailua gelditu dute.

Jarraian, aipatutako gizona autotik atera da, eskuak bizkarrean ezkutatuta zituela, eta, debekatutako arma bat eraman zezakeela kontuan hartuta, agenteek susmagarria geldiarazi dute, ezinbesteko gutxieneko indarra erabili ondoren.

Ertzainek prebentziozko miaketa egin diete gidariari eta ibilgailuari, eta kopilotuaren eserlekuaren azpian sastakai handi bat eta metro bateko egurrezko makila bat aurkitu dituzte.

Lekukoen eta inplikatuen deklarazioetan oinarrituta, Ertzaintzak jakin du akusatua hainbat aldiz egon zela gaueko aisialdirako lokalean, eta hainbat istilu izan zituela iraganean. Hori dela eta, gaur goizaldean segurtasun-langileek sarrera ukatu diote.

Ezezkoaren ostean, inplikatuak sastakai batekin mehatxatu du segurtasun-zaintzaileetako bat. Jarraian, erasotzailea autora igo da eta aparkalekutik irten da. Handik minutu gutxira, gidaria tokira itzuli da, eta behin baino gehiagotan saiatu da segurtasuneko langile hori harrapatzen, zeina lokalean sartu den harrapatu ez zezan.

Azaldutako guztiagatik, Ertzaintzak ustezko erasotzailea, 50 urteko gizon bat, atxilotu du, arma debekatuz mehatxu egitea eta lesioak egiten saiatzea egotzita.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

8 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

8 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

8 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

8 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

8 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

8 horas hace