Categorías: albisteak-berriak

Emakume bat atxilotu dute Urretxun, bikotekideari arma zuri batekin erasotzeagatik


25_0663 Emakume bat atxilotu dute Urretxun, bikotekideari arma zuri batekin erasotzeagatik

Emakume bat atxilotu dute Urretxun, bikotekideari arma zuri batekin erasotzeagatik

Servicio de prensa

2025-10-06

Ertzaintzako agenteek emakume bat atxilotu dute gaur arratsaldean, etxeko indarkeriaren esparruan hilketa saiakera egotzita, Urretxuko etxebizitza batean bikotekideari arma zuri batekin eraso egiteagatik. Biktima ospitalera eraman behar izan dute.

Arratsaldeko seiak inguruan Ertzaintzari jakinarazi diote liskarra izan dela Urretxuko etxebizitza batean. Herritarrak babesteko Deba Urolako ertzain-etxeko patruilak bertaratu dira, eta gizon bat aurkitu dute lepoan eta lepauztaian arma zuriz egindako zauriekin. Berehala, osasun-zerbitzuak eskatu  eta biktima artatu dute. Azkenean, Donostia Ospitalera eraman dute, egoera egonkorrean eta arriskutik kanpo.

Egindako lehen ikerketen arabera, bikote baten arteko eztabaida baten ondoren, etxean bertan zegoen emakumeak, arma zuri batekin eraso egin dio gizonari, aipatutako lesioak eraginez. Ustezko egilea, 59 urteko emakumea, atxilotu egin dute giza hilketa saiakera egotzita. Ustezko erasotzaileak ere ustez gizonezkoak eragindako kolpe batzuk ditu. Hori dela eta, gizonezkoari genero-indarkeriako ustezko delitu batengatik ikertu gisa eginbideak ireki zaizkio.

Ertzaintzak polizia-ikerketekin jarraitzen du gertakariak argitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

9 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

9 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

9 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

9 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

9 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

9 horas hace