Erakusketa Errebaleko erabilera anitzeko aretoan izango da, Eibarko Udalarekin elkarlanean, urriaren 8, 9 eta 10ean, 16:00etatik 20:00etara, herritarrek euren jabetzako gauzak identifikatu eta berreskuratzeko aukera izan dezaten.
Eibarko Udalak, Ertzaintzarekin lankidetzan, erakusketa publiko bat antolatu du herrian izandako hainbat lapurretatatik berreskuratutako objektuekin. Ekimena Errebaleko erabilera anitzeko gelan egingo da hilaren 8, 9 eta 10ean, eta lapurretak jasan dituzten pertsonek euren gauzak identifikatzea eta berreskuratzea du helburu.
Jardunaldi hauetan, herritarrek erakusketa-gelara joateko aukera izango dute, non poliziek antzemandako produktu ugari egongo diren ikusgai. Artikulu horien artean erramintak, ekipo elektronikoak, bizikleten piezak eta bestelakoak egotea aurreikusten da. Bisita-ordutegia arratsaldez izango da, 16.00etatik 20:00etara.
Identifikatutako produktuak eskuratzeko ezinbestekoa izango da bere garaian lapurretagatik jarritako salaketa aurkeztea, baita produktuaren jabetza egiaztatzen duen dokumenturen bat ere, hala nola erosketa-fakturak, argazkiak edo proba gisa erabil daitekeen bestelako dokumentazioa. Eibarko Ertzain-etxeko agenteak egongo dira bertan, prozesuan lagundu eta beharrezkoak diren administrazio- eta lege-tramiteak bideratzeko.
Objektu gehienak Eibarren azken 12 hilabeteetan ondarearen aurka egindako delituetatik datoz, eta, batez ere, Gipuzkoako udalerriko Errekatxu, Ego-gain eta Bittor Sarasketa auzoetan gertatu dira.
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…