• Ariketa Mutrikuko Kobeta 1 eta Kobeta 3 barrunbeetan egin da atzo larunbata 08.00etan hasi eta gaur igandea goizaldera bitartean.
• Ustez zaurituta zeuden bi pertsonaren erreskatean eta ebakuazioan oinarritu den simulakro-an 80 bat espezialistak parte hartu dute.
Euskal Espeleo Laguntzako, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskateko Unitateko Mendiko ataleko, Nafarroako Espeleo Laguntzako, Gipuzkoako suhiltzaileetako eta Mutrikuko Burumendi Mendi Taldeko 80 espezialista inguruk parte hartu dute asteburu honetan, atzo larunbata 08:00ak aldera hasi eta gaur igandea goizaldea bitartean, Mutrikuko Kobeta 1 eta Kobeta 3 barrunbeetan egindako bi pertsonaren erreskate-simulakro batean.
Kobetako sistema Olatzeko haran karstikoan, Mutrikun, dago. Haran horrek ez du irteerarik, eta bertatik igarotzen diren ur guztiak lurpean sartzen dira, beraz. Gaur egun Mutrikuko Burumendi Espeleologia Taldea ari da sistema hori aztertzen, eta 2 aho ditu, Kobeta 1 eta Kobeta 3, 5,7k m-ko garapenarekin eta gehienez ere -135m-ko sakonerarekin.
Bi ahoak 100 bat metro jaisten diren sima bertikalak dira, soka behar duten putzuekin. Kota horretan barrunbea horizontala bihurtzen da, eta hainbat errekaren ibilguetatik igarotzen da, galeria zabalen, pasabide estuen, eskaladen eta meandroen artean.
Ariketa kobazuloetan eta leizeetan mugitzeko trebatuta dauden espezialistentzat zen, eta zaurituta zeuden bi pertsona erreskatatu eta atera dituzte ohatilan, bat ahotik, eta parte-hartzaileek zailtasun tekniko batzuk gainditu behar izan dituzte, beraz.
Simulakroan espeleo laguntzaileek komunikazio-sistemaren eraginkortasuna egiaztatu dute, ezinbeste-koa baita era honetako jardueretan.
Euskal Espeleo Laguntza Euskal Espeleologoen Elkargoa – Unión de Espeleólogos Vascos elkarteari atxikitako taldea da, eta elkarte hori Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako boluntario taldeetako bat da.
JARDUERA
Lehenik eta behin, osasun-talde bat istripuaren lekura sartu da biktimari arreta emateko, eta, ondoren, erreskatatzaileen eta aginte-postuaren artean informazioa trukatzeko beharrezko komunikazio-sistema prestatzeaz arduratzen den talde bat sartu da.
Eskura dagoen informazio guztiarekin, barrunbea sektorizatu da, eta hainbat lantalderi banatu zaizkie ohiatilan biktima zegoen lekuraino helarazteko diseinatutako ibilbideak izan ditzakeen zailtasun guztiak.
Biktima ohiatilan zegoela, osasun-langileek lagunduta, barrunbearen ahora eramaten hasi dira, eta Osa-kidetzako profesionalek artatu dute.
KOORDINAZIOA
Horrelako simulakroen helburua da parte hartzen duten eragileen arteko koordinazioa lantzea eta giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea, barrunbe baten barruan gertatutako istripu baten biktima posibleak errazago atera ahal izateko.
Oro har, barrunbeko erreskateek zailtasun maila handia dute, eta 60-80 erreskatatzailek esku hartu be-har izaten dute; beraz, hainbat fasetan banatu behar izaten dira. Biktima dagoen lekuari, haren osasun-egoerari eta giza baliabideen eta baliabide materialen premiei buruzko lehen informazioa izan ondoren, aginte-postu aurreratu batean erreskatearen operatiboa planifikatu da. Aginte-postu hori erreskate-tokitik gertu dago, eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikariek koordinatzen dute.
Batzuetan, haitzuloaren ezaugarriak direla eta, baliteke hondarra kentzeko lanak egin behar izatea le-hergailuak erabiliz. Lehergailu horiek Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko kideek baino ez di-tuzte egingo, beraiek dute horretarako kualifikazioa.
Horrelako erreskateak oso konplexuak direnez, beharrezkoa da simulazioak egitea, Ertzaintzako agente espezializatuek ingurune erreal batean ezinbesteko teknikak entrenatu ahal izan ditzaten. Horregatik, duela gutxi antzeko beste ariketa bat egin da Huescako probintzian, Grupo de Espeleosocorro Ara-gonés-ek antolatuta.
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…