25_0674 Hamazazpi atxilotu Gasteizen, pertsona-taldeek eragindako desordena publikoetan
Prentsa Zerbitzua
2025-10-12
Ertzaintzak gutxienez 17 pertsona atxilotu ditu desordena publikoak eragitea egotzita, gaur eguerdian Gasteizen Falange Españolak deituta Probintzia plazan egindako elkarretaratzean izandako istiluetan. Kontramanifestazio bat bertaratu da, eta objektuak jaurti eta istiluak eragin dituzte.
Ertzaintzak Brigada Mugikorreko hainbat baliabide mobilizatu ditu, drone eta helikoptero irudiekin, gaur eguerdian Gasteizen talde erradikalen artean izandako istiluak kontrolatzeko, Espainiako unitatearen alde deitutako kontzentrazio baten hasieran. Jarraian, istiluak Arabako hiriburuko erdiguneko hainbat kaletara hedatu dira, eta istilugileek hiriko edukiontzi batzuk erre dituzte.
Ertzaintzak 17 atxiloketa egin ditu ordu honetara arte, desordena publikoko ustezko delituengatik. Osasun-baliabide batzuk ere bertaratu dira, Probintzia plazara eta inguruko guneetara, istiluetan zauritutako pertsonak artatzeko. Ertzaintzako hogei bat agentek zauri arinak izan dituzte.
Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…