Categorías: albisteak-berriak

Donostiako hotel bateko gela batean sartzen saiatu zen lapurreta egiteko, teilatutik terraza batera jaitsi ondoren

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo, igandea, arratsaldean, eskalatu ondoren indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotua Gipuzkoako hiriburuko hotel bateko teilatura igo zen, eta fatxadatik gela bateko terrazara jatsi eta barrura sartu nahian ari zenean harrapatu zuten.

Arratsaldeko hiruak aldera, partikular batek herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bati jakitera eman zion pertsona bat ikusi berri zuela Donostiako Antiguo auzoko hotel bateko teilatuan. Gero, antza denez, eraikineko teilatutik gela bateko balkoira jaitsi zen.

Bertaratu zen polizia-dotazioak ikusi ahal izan zuen berriemaileak deskribatutako gizonak une horretan bi gelatako terrazak bereizten zituen hesiaren gainetik jauzi egiten zuela. Gizona, kalean polizia ikustean, berehala makurtu zen, poliziarengandik ezkutatu nahian. Agente jarduleak, hoteleko langileen laguntzaz, inplikatua zegoen gelan sartu ziren, eta terrazako barandan bermatuta aurkitu zuten, disimulatu nahian kalera begira. Gainera, gizonak esan zien harrerako pertsona batek utzi ziola gelako giltza barrura sartzeko. Giltzarik ez zuela eta gela beste bezero baten izenean zegoela egiaztatu ondoren, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.

Atxilotuak, 28 urtekoak, aurrekariak ditu, batez ere jabetzaren aurkako egitateengatik, etxebizitzan indarrez sartzeagatik, mehatxuengatik eta koakzioengatik, eta, antza denez, hoteleko atetik sartu eta azken solairuraino igo zen, handik, tranpol baten bidez, establezimenduko teilatura igotzeko.

Gaur, astelehena, polizia-eginbideak amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarri dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

8 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

11 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

11 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

11 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

11 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

11 horas hace