PRUEBA
Urriaren 13tik 26ra bitartean, herritar bakoitzak 123 proposamenetatik 5 bozkatu ahal izango ditu
Donostiako Udalak astelehenean irekiko du 2025eko Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuaren lehen fasean egindako proposamenak bozkatzeko epea. Horrela, herritarrek, urriaren 13tik, astelehenetik, urriaren 29ra bitartean, proposatutako 123 proiektuen artean 5 aukeratu ahal izango dituzte.
Bozketa horri esker, proiektuak lehenetsiko dira, eta horien artean banatuko dira Partaidetzazko Aurrekontuen prozesu honetara bideratu diren 3 milioi euroak.
Urriaren 27tik aurrera, herritarren botoen emaitzen arabera, lehentasunezko proposamenen zerrenda bat egingo da. Proposamen horiek 2026ko (1,5 milioi) eta 2027ko (1,5 milioi) aurrekontuetan sartuko dira, boto gehien jaso dutenetik gutxien lortu dutenera.
Bozketa fasean dauden 123 proposamenetako bakoitza Herritarren Partaidetzako Zerbitzuaren webgunean kontsulta daiteke (www.donostia.eus/partaidetza) eta bertan auzoka zein arloka sailka daitezke.
Bozketan parte hartzeko baldintzak 16 urte baino gehiago izatea eta Donostian erroldatuta egotea dira. Gainera, pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du, eta bozketa horretan bost proiektu aukeratu beharko ditu.
Parte hartzeko bi bide daude:
• Online, www.donostia.eus/partaidetza webgunean horretarako sortutako webgunearen bidez. Botoa unibertsala, eskuragarria, anonimoa eta sekretua izango da. Hauek dira online botoa emateko behar diren datuak: NAN edo AIZ zenbakia, izen-abizenak, jaioteguna eta telefono mugikorraren zenbakia.
• Aurrez aurre, Herritarren Partaidetzako bulegoan (Easo kalea 43, 1. eskuina). NANa aurkeztu beharko da.
Lehenespena ezarri ondoren, proiektu bakoitzaren egoeraren eta gauzatze fasearen jarraipena web orri beraren bidez egin ahal izango da.
Udaleko departamentu desberdinetako teknikarien azterketaren ondoren bozketa fasera iritsi diren proposamenetatik 15 hirirako dira, eta gainerako 108ak hiriko auzo ezberdinen artean banatzen dira, Altza (13), Aiete (11), Egia (14) edo Bidebieta (9) buru direla.
Ekialdeko Barrutiak 36 proposamen batu ditu guztira, eta horien artean Barrutiko 2026ko berezko aurrekontuko 500.000 euro banatuko dira. 2026ko eta 2027ko aurrekontuetarako gainerako 3 milioi euroak beste 87 proposamenen artean esleituko dira, bozketa-fasearen ondoriozko lehentasunaren arabera, aurrekontua agortu arte.
Proposamen horiek guztiek interes publikokoak eta udal-eskumenekoak izateko baldintzak betetzen dituzte, ez dituzte 400.000 euroko inbertsioa gainditzen, eta ekitaldi bakar batean gauza daitezke, ondorengo aurrekontuetan eraginik izan gabe.
2025/10/10-an argitaratua
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…