Ertzaintzak 22 eta 27 urteko bi gizon atxilotu ditu, Asteasuko bizitza bateko etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Inplikatuak, antza denez, leiho bat behartuta sartu ziren etxean.
Atzo, asteartea, arratsaldeko ordu bietan, Ertzaintzari jakitera eman zioten lapurreta egin zutela Asteasuko baserri batean. Emandako informazioaren arabera, lapurrek ibilgailu batean ihes egin zuten, eta etxeko balkoi bateko leihoa behartu ondoren sartu ziren etxe barruan. Hasiera batean, jabeak etxeko giltza-sorta bat eta janaria falta zirela somatu zuen.
Hernaniko Ertzain-etxeko patruilek zegozkion polizia-ikerketak hasi zituzten, eta ustezko lapurren autoa bertako kale batean aparkatuta aurkitu zuten. Autoaren jabearekin harremanetan jarri eta ibilgailu barruan baserrian lapurtutako giltzekin bat zetozen giltza batzuk zeudela egiaztatu ondoren, atxilotu egin zuten.
Ondoren, agente jarduleek Hernanin identifikatu eta atxilotu zuten beste gizon bat indarra erabiliz egindako lapurretan ustez inplikatuta egoteagatik.
Atxilotuak, 22 eta 27 urtekoak, jatorriz magrebtarrak dira eta polizia-aurrekariak dituzte, eta agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte polizia-eginbideak amaitu bezain laster.
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…