25_0685 Ertzaintza gertaera kritikoen inguruko prestakuntza ematen ari zaio Kanarietako Poliziari
Servicio de prensa
2025-10-15
Kanarietako Poliziaren Kidego Nagusiko hamaika agente Brigada Mugikorraren Unitateak emandako prestakuntza jasotzen ari dira egun hauetan. Prestakuntza-saioek alderdi teorikoa eta Bizkor – Berehala Erantzuteko Patruilek gertakari kritikoak konpontzearekin eta ordena publikoa berrezartzearekin lotutako ariketak barne hartzen dituzte.
Brigada Mugikorra beste polizia batzuekin, polizia autonomiko, estatuko eta nazioartekoekin, egiten ari den lankidetzaren barruan, urriaren 13tik 16ra bitartean, hamaika agentek osatutako Kanarietako Poliziaren Kidego Nagusiko ordezkaritza bat prestakuntza jasotzen ari da Iurretako basean.
Agenteak Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak hartu ditu, bai eta Laguntza Taktikoko buruak eta Brigada Mugikorraren buruak ere.
Prestakuntza-jardunaldien helburua da Kanarietako Polizia Autonomikoko agenteak Ertzaintzaren Brigada Mugikorrak bere eginkizunen barruan garatzen dituen hainbat zereginetan prestatzea, hala nola, besteak beste, Bizkor – Berehala Erantzuteko Patruilek egiten dituztenetan edo ordena publikoaren kontrolarekin lotutakoetan.
Horretarako, agente horiek prestakuntza teoriko egokia jasoko dute, gero arrisku handiko egoera desberdinei erantzuna emateko berariaz diseinatutako ariketa batzuetan praktikan jartzeko.
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…