Categorías: albisteak-berriak

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 755.000 euro baino gehiago onartu ditu gizarte ekonomiako elkarte egiturak sendotzeko

Deialdiaren helburua da Euskadiko kooperatibei, lan sozietateei, ekonomia solidarioko erakundeei eta enplegu zentro bereziei langile eta funtzionamendu gastuak ordaintzen laguntzea

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 755.800 euroko laguntzak onartu ditu 2025erako, Euskadiko gizarte ekonomiako enpresen eta erakundeen elkarte egiturak sendotzeko. Deialdi hori gutxienez bi urteko antzinatasuna duten kooperatibei, lan sozietateei, ekonomia solidarioko erakundeei, enplegu zentro bereziei eta langile autonomoen sektore arteko erakundeei dago zuzenduta.

Diruz lagundu daitezkeen jardueretan honako gastu hauek sartzen dira: langile gastuak, funtzionamendua, erakunde organoetako laguntza eta ordezkaritza, kanpo zerbitzuak (auditoriak edo txosten juridikoak) eta amortizazioak. Laguntzen gehieneko zenbatekoak aldatu egiten dira erakunde motaren arabera: 455.800 eurora iris daitezke lan elkartuko kooperatiben eta lan sozietateen kasuan, 100.000 eurora beste kooperatiba eta konfederazio batzuentzat, 150.000 eurora gizarte ekonomia solidarioko egiturentzat eta enplegu zentro berezientzat, eta 50.000 eurora autonomoen erakundeentzat.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira eskabideak, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki taulan argitaratuko da. Erakunde onuradunak eta emandako zenbatekoak banan-banan jakinaraziko dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

4 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

7 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

7 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

7 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

7 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

7 horas hace