Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman die 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei

Gobernu Kontseiluak Euskadiko arrantza-eskualdeen garapen jasangarrirako laguntzen deialdia onartu du gaur. Horien helburua da jarduera dibertsifikatzera bideratuta dauden arrantza-sektoreko proiektuei laguntzea, bai eta ekonomia urdinaren esparruan sartuta daudenei ere. Aurrekontua, guztira, 3 milioi eurokoa da.

Laguntza horiek hiru ildo handitan banatuta daude: inbertsio produktiboak, enpresa eta negozio-lerro berriak sortzeko, abian jartzeko eta hasiera batean funtzionatzeko; enplegua sortzea, arrantza-sektorea dibertsifikatzeko jardueretan langileak kontratatzeko; eta inbertsio ez-produktiboak, azterlan zientifikoetara, arrain-kontsumoa sustatzeko kanpainetara, itsasoko eta arrantzako ondarearen zabalkundera eta balioa ematera, prestakuntzara, energia-efizientziara eta trantsizio digitalera bideratuak, besteak beste. Laguntzak 2021-2027 aldirako Europako Itsas Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (EIAAF) esparruan sartzen dira.

755.000 euro baino gehiago gizarte ekonomiako elkarte egiturak sendotzeko

Gobernu Kontseiluak onartutako beste puntu bat 755.800 euroko laguntza-deialdia izan da, 2025ean Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresen eta erakundeen egiturak finkatzeko. Helburua da gutxienez bi urteko antzinatasuna duten kooperatibei, lan-sozietateei, ekonomia solidarioko erakundeei, enplegu-zentro bereziei eta langile autonomoen sektore arteko erakundeei laguntzea langile-gastuak eta funtzionamendu-gastuak ordaintzen.

Laguntzen gehieneko zenbateko desberdinak daude: 455.800 eurora arte lan elkartuko kooperatiben eta lan-sozietateen elkarteentzat, 100.000 eurora arte beste kooperatiba eta konfederazio batzuentzat, 150.000 eurora arte gizarte-ekonomia solidarioko egiturentzat eta enplegu-zentro berezientzat, eta 50.000 eurora arte autonomoen erakundeentzat.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira eskabideak, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

700.000 euro hazitarako patata ekoizteko

Era berean, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzen deialdiari, kalitateari edo ekoizpen-eraldaketari lotutako berrikuntzaren eremuan. Dirulaguntza jaso dezaketen nitxo horien artean dago, besteak beste, hazitarako patata, euskal nekazaritzako elikagaien katean duen funtsezko eginkizunagatik.

Bi laguntza-lerro egongo dira, elkarren artean bateragarriak, ustiategi bakoitzeko 110.000 euroko mugarekin. Lehenengoa, ekoizpen-jarduera garatzen lagunduko duten inbertsioak ordaintzeko da; adibidez, fitosanitarioen erabilera murriztera bideratutako edo biltzeko makinak erosteko. (70.000 euro gehienez). Eta, bigarrena, nekazaritzako jarduerak abiarazten lagunduko du (gehienez 40.000 eurorekin), edo ekoizpen-ahalmena handitzen (35.000 euroko mugarekin).

Bi lerro horietan, emakumeek, gazteek, titulartasun partekatuko erregimenari atxikitako ustiategiek edo elkarteek aurkeztutako proiektuak bultzatuko dira.

Hazitarako patataren laborantzari dagokionez, honako baldintza hauek ezartzen dira: 2025ean barietate babestuetako ereiteko patata ziurtatuaren gutxienez hektarea 1 lantzea, prestakuntza espezializatua egiaztatzea eta Euskadin ekoizle baimendua izatea. Diruz lagundu daitezkeen gainerako nitxoak honako hauek dira: lupulua, intxaurrondoa eta hurritza, ahuntz-esnea, trufa, gizakiak edo animaliak elikatzeko hotzean prentsatzeko oleaginosoak, olibadia, mahairako sagarra, fruitu gorriak eta kirol-zaldia.

235.000 €-ko zuzeneko dirulaguntza Zaporeak elkarteari, Lesboseko errefuxiatuei eguneroko elikadura bermatzeko

Gobernu Kontseiluak Zaporeak Solidarios elkarteari 235.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du, Zaporeak proiektua finantzatzeko. Proiektu horren helburua da Lesbos uharteko errefuxiatuei egunero elikadura ematea (Kara Tepe II kanpamentua).

Proiektua bat dator Migraziorako Euskal Itun Sozialaren balioekin (2019-11-30) – duintasuna, elkartasuna eta unibertsalitatea –, eta zuzenean laguntzen du errefuxiatuen bizi-baldintzak hobetzen, Eusko Jaurlaritzaren konpromiso etikoa indartuz.

120.000 euro Sahelen (Afrika) laguntza humanitarioaren lokalizazioa bultzatzeko

Gobernu Kontseiluak, halaber, 120.000 euroko dirulaguntza onartu du, Sahelen (Afrika) laguntza humanitarioaren diseinuan eta kudeaketan tokiko lidergoa indartzeko.

eLankidetzak gai honetan lagunduko die Euskadiko Bakerako Lankidetza Batzarrea (ACCPP/BLB) elkarteari eta Nigerko Biztanleria Kalteberei Laguntzeko Elkarteari (DIKO). Proiektu hau eLankidetzaren Ekintza Humanitarioko Estrategiaren kokapenaren aldeko apustuaren barruan kokatzen da.

Dirulaguntzaren bidez, tokiko eta nazioko eragileek finantzaketaren eta eraginaren arloan dituzten gaitasunak indartuko dira, eta ISLAH plataforma sendotuko da. Plataforma horretatik, nazioarteko sareek eskualdean sustatutako krisi humanitarioei buruzko eztabaida-guneetara eramango da ahotsa.

Euskal Espeleologoen Elkargoarekin lankidetza-hitzarmen berritzea

Azkenik, Gobernu Kontseiluak larrialdien eta babes zibilaren arloko lankidetza-hitzarmena berritzea onartu du, arrisku larriko, hondamendiko edo lazeria publikoko egoeretan, Euskal Espeleologoen Elkargoarekin.

Hitzarmenak berekin ekarriko du erakunde honek jarduera-programa zabal bat egitea, Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren lehentasunen eta irizpideen arabera. Jardueren artean daude baliabideak mobilizatzea, elkarteko kideei zuzendutako prestakuntza-programak diseinatzea eta ariketak eta simulakroak antolatzea.

Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa izango da, sinatzen den egunetik aurrera.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

3 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

6 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

6 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

6 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

6 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

6 horas hace