25_0689 Ertzaintzak Portugalete eta Santurtziko bost tabernatan indarra erabiliz egindako lapurreten ustezko egilea atxilotu du
Servicio de prensa
2025-10-16
Muskizeko Ertzain-etxeak Portugaleteko hiru ostalaritza-establezimendutan eta Santurtziko bitan egindako lapurreten inguruan abian jarritako ikerketaren ondorioz, ustezko lapurra, polizia-aurrekariak dituen 50 urteko gizona, atxilotu dute. Lokaletan sartzeko, sarrerako ateak eta leihoak behartzen edo horietako kristalak hausten zituen, eta batez ere lokaleko dirua eta aisialdiko makinetakoa lapurtzen zuen.
Uztailetik urriaren hasierara bitartean, Ertzaintzak tabernetan egindako lapurreten bost salaketa jaso ditu, horietako hiru Portugaletekoak eta beste bi Santurtzikoak. Establezimenduetan ateetako edo leihoetako kristalak hautsita sartu ziren, eta kasuren batean horiek behartuta. Barrura sartu ondoren, kutxa erregistratzaileetako eta diru-makinetako dirua eta alkoholdun edarien botilak lapurtu zituzten. Bildutako datuen arabera, lapurra pertsona bera izan zen kasu guztietan.
Egindako polizia- ikerketaren ondorioz identifikatu ahal izan zuten lapurreta horien ustezko egilea, 50 urteko gizona, eta atzo, asteazkena, goizean atxilotu zuten Portugaleten. Atxilotua espainiar nazionalitatekoa da, eta polizia-aurrekari ugari ditu, batez ere ondarearen aurkako delituengatik.
Beharrezko polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epaitegira eramango dute.
25_0703 Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik Hiru atxilotu…
Donostiako Udal Ingurumen sailak martxan jarri du Hondartzen Erabilera eta Aprobetxamenduaren Ordenantza aldatzeko prozesu parte-hartzailea…
Diseño sin título - 1 Onkologikoko kabina aldatu eta beste bi jarriko dira: bata Jesuitak…
Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak gaur argitaratu duen Alokairu Merkatuaren Hiru hilean…
‘Etxenoi’ izenarekin, Jaime Gutiérrez Armendariz eta Itziar Molinero Miranda bilbotarren pabiloia Emakumeen Plazan egongo da.…
Sailburuak azpimarratu du gaur egun Maliko 30 pertsona daudela Gasteizen kalean lo egiten, eta Barne…