Estepona ibaian hasi dira Bakioko ingurumena hobetzeko, uholdeetatik babesteko eta klima-aldaketara egokitzeko lanak. Obrek barne-padura bat sortuko dute Bakea eremuan (marea-eragina duena), eta ,naturan oinarritutako irtenbideen bidez, urez bete daitekeen baso bat sortuko da Bakea eta Solozarre barruko parkeetan. Espazio horiek erabilera publikoko parke gisa egokituko dira ur gutxiko sasoietan.
Estepona ibaiaren Uholde Arrisku Handiko Eremuen (UAHE) kartografiaren arabera, Bakioko hirigunea uholde-arrisku handiko eremu batean dago, eta Bakea eta Solozarre eremuak, neurri handi batean, 10 urteko errepikatze-denborako uholde-arriskuko eremuan daude. Esku-hartzea LIFE IP Urban Klima 2050 ekintza klimatikoko Europako proiektuaren barruan kokatzen da, eta 2.482.125,42€ euroko inbertsioa eta 8 hilabeteko egikaritze-epea beharko ditu. Hala, ibaiari espazioa itzuliko dio, prozesu fisikoak eta biologikoak berreskuratzeko aukera emanez, eta ibai-uholdeek eta kostaldeko uholdeek udalerrian aldizka eragiten duten inpaktu konbinatuari aurre eginez.
Horren guztiaren ondorioz, aurreikuspenen arabera, obrek 6 hektarea murriztuko dute 100 urteko errepikatze-denborako uholdeen emariek hartzen duten azalera Bakean eta Solozarren, eta, aldi berean, batez beste, horri lotutako kalte ekonomikoak urtean 0,24 M € gutxiago izango dira. Besteak beste, 13 jarduera ekonomiko eta bertan lanean diharduten 76 pertsonen lanpostuak ere babeztuz.
Eremuaren hobekuntza hidraulikoaz gain (horri esker, hiriguneko uholdeen aurrean segurtasuna areagotuko da), zein Bakiok klima-aldaketaren aurrean duen erresilientziaz gain, lanek flora inbaditzaileko espezieak desagerraraztea eta klima aldetik egokitutako espezie autoktonoak landatzea aurreikusten dute. Ingurumen-hobekuntza horrek, eremuaren zonakatze berriarekin batera, intereseko espezieei mesede egin nahi die, hala nola bisoi europarrari, musker berde-beltzari edo kostaldeko hezeguneei lotutako hegaztiei.
LIFE IP Urban Klima 2050, Euskadiko ekintza klimatikoko proiekturik handiena
Bakio uholdeetatik babesteko eta Estepona ibaiaren ingurumena hobetzeko esku-hartzea LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren barruan dago. Europako Batzordeak kofinantzatuta eta Ihobek gidatuta, EAEko lurraldeak klima-aldaketaren aurrean duen erresilientzia indartzea du helburu. Zortzi urteko hirugarren eta azken fasean (2019-2026 aldia), Urban Klima 2050 Euskadiko klima-ekintzako proiekturik handiena da, eta haren helburu nagusia euskal lurraldea eraldatzea da, 23 erakunde bazkide koordinatuz klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko 40 ekintzatan.
25_0703 Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik Hiru atxilotu…
Donostiako Udal Ingurumen sailak martxan jarri du Hondartzen Erabilera eta Aprobetxamenduaren Ordenantza aldatzeko prozesu parte-hartzailea…
Diseño sin título - 1 Onkologikoko kabina aldatu eta beste bi jarriko dira: bata Jesuitak…
Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak gaur argitaratu duen Alokairu Merkatuaren Hiru hilean…
‘Etxenoi’ izenarekin, Jaime Gutiérrez Armendariz eta Itziar Molinero Miranda bilbotarren pabiloia Emakumeen Plazan egongo da.…
Sailburuak azpimarratu du gaur egun Maliko 30 pertsona daudela Gasteizen kalean lo egiten, eta Barne…