Categorías: albisteak-berriak

Bisita musikatuak, murgiltze-esperientziak eta argi-jokoak, Foru Jauregiaren 125. urteurrenaren ospakizunak amaitzeko

Urte hasieratik, Foru Aldundiak hainbat ekintza antolatu ditu Foru Jauregia eta haren historia herritarrei ezagutarazteko. Urteurrenaren barruan, hemendik abendura bitartean doako esperientzia batzuk programatu dira, eraikina eta haren garrantzia ezagutu ahal izan daitezen formatu berritzaileen bidez.

Datorren astean, Jauregiaren paretik pasatzen denak murgiltze-esperientzia batez gozatu ahalko du, kalean kokatutako historiaren kutxa batean. Bestalde, azaroan eta abenduan, denentzako bisita musikatuak egingo dira Jauregian, bai eta mapping argizko ikuskizun bat ere, Jauregiaren fatxadaren gainean proiektatuko dena.

Foru-erakundeko bozeramaile Leixuri Arrizabalagak nabarmendu zuenez, «Foru Jauregia inoiz ez bezala erakutsi nahi dugu, ikusleak harrituko dituzten formatu eta proposamen berriekin. Bizkaitar guztiona den ondare historiko eta arkitektonikoa da. Horregatik dute izaera ireki eta parte-hartzailea haren urteurrenerako antolatu ditugun ekintza horiek».

Ekintzak

Datorren astetik aurrera, Jauregiaren ingurunean ibiltzen direnek murgiltze-esperientzia batez gozatu ahalko dute kalean kokatutako «Historiaren Kutxan». Proposamen horren barruan, herritarrek 18 metro lineal ibili ahalko dituzte Jauregiaren barruan egongo balira bezala. Urriaren 27tik azaroaren 10era egongo da erabilgarri, 9:00etatik 19:00etara.

Gainera, efemeride garrantzitsuak gogoratzeko balioko du, hala nola Foru Berriaren bosgarren mendeurrena eta Kontzertu Ekonomikoaren 150. urteurrena, laster betetzekoa. Ospakizunok balio berezia erantsiko diete Bizkaiko sustraiei eta historiari. Proposamenak segida izango du, ondoren, lurraldeko hainbat udalerritan.

Azaroan eta abenduan, denentzako bisita musikatuen gertalekua izango dira Jauregia. Ibilbide horietan, ordubetez, leku enblematikoak ezagutu ahalko dira, hala nola beiratea, bilkura-aretoa, ispiluen aretoa eta harrera-aretoa, zuzeneko musika jotzen den bitartean. Egunean hiru emanaldi egingo dira, eta saio bakoitzean gehienez 60 lagunek parte hartuko dute. Nabarmentzekoak dira Bilboko Koral Elkartearen emankizuna -Haurren Korua, Marion Desjacques harpalaria, Marta Ubieta sopranoa eta Koru Sinfonikoa barne-, azaroaren 15ean eta 22an, eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) parte-hartzea, abenduaren 13an eta 20an.

Azaroko kontzertuetarako aurretiazko inskripzioa azaroaren 3tik aurrera egin ahalko da www.bizkaia.eus webgunean.

Azkenik, azaroaren 21etik 27ra, mapping argizko ikuskizun batek Foru Jauregiaren fatxada hartu eta modu sortzaile eta irisgarrian kontatuko die Bizkaiko historia oinezkoei.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Tubos Reunidos solicita el concurso de acreedores y la CNMV suspende su cotización

La compañía Tubos Reunidos ha solicitado formalmente ante un juzgado de Álava la declaración de…

11 minutos hace

Gaurmedia alcanza los 382.600 seguidores en redes en abril

Gaurmedia, grupo de comunicación de Euskadi que cuenta con marcas como GipuzkoaGaur, BizkaiaGaur y ArabaGaur,…

11 minutos hace

Gipuzkoa lidera el repunte de la natalidad en Euskadi con un crecimiento del 9,4% a finales de año

El territorio histórico de Gipuzkoa ha cerrado el ejercicio de 2025 con datos esperanzadores para…

11 minutos hace

Detenido en Mendaro tras ser sorprendido robando los canalones de una ermita

La Ertzaintza detuvo anoche en Mendaro a un joven de 21 años acusado de un…

11 minutos hace

Un detenido y tres menores implicados en el robo de un móvil y un patinete eléctrico en Irun

La Ertzaintza intervino la noche del pasado sábado en Irun tras un incidente en el…

11 minutos hace

Bilbao lanza la convocatoria del Concurso de Carteles para seleccionar la imagen oficial de Aste Nagusia 2026

El Ayuntamiento de Bilbao ha abierto la convocatoria del Concurso de Carteles para seleccionar la imagen…

11 minutos hace