Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek abeltzaintzako azokak bertan behera uztea erabaki dute, dermatosi nodular kutsakorra prebenitzeko neurri gisa

  • Etetearekin batera, erakundeen arteko kontrol eta jarraipen-neurriak hartu dira, eta ezarritako prebentzio-neurriak aplikatzea gomendatzen da
  • Etendura luzatu ahal izango da egoerak aurrera egin
  • Gaixotasunak behi-aziendari eragiten dio, baina ez da arriskutsua gizakien osasunerako

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek abeltzaintzako azoka eta kontzentrazio guztiak aldi baterako etetea erabaki dute, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako prebentzio-neurri gisa, azaroaren 30era arte. Epe hori luzatu ahal izango da, gaixotasunaren bilakaeraren arabera. Erabakia zuhurtzia-printzipioaren arabera hartu da, hiru foru aldundiek sektorearekin hainbat bilera egin ondoren.

Erabaki hori gauzatzeko, agindu bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bihar, ostirala, urriak 23, eta argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Eteteak espezie guztientzako (txakurrak eta katuak izan ezik) aldi baterako feria, lehiaketa, erromeria, herri kirolak, merkatu eta edozein ekitaldiri eragiten die, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan.

Nekazaritza-administrazioek emandako gomendioak eta prebentzio- neurriak betetzearen garrantzia azpimarratu dute euskal erakundeek. Euste- estrategia baten barruko neurriak dira, eta hiru oinarri nagusi dituzte: biosegurtasuna, bektoreen kontrola eta osasun-zaintza.

Biosegurtasun-neurriak:

Gomendatzen da abeltzaintzako ustiategietara bisitak mugatzea, ustiategien artean langileak, makinak, ekipoak eta materialak partekatzea saihestea, eta ibilgailuen desinfekzioa eta desintsektazioa indartzea sartu eta irten ondoren.

Bektoreen aurkako borroka:

Animaliak intsektu hematofagoetatik (eltxoak, tanbanoak, kaparrak, etab.) babestuta edukitzeko eskatzen da. Era berean, instalazioetan eta garraiobideetan intsektizidak aplikatzea gomendatzen da, intsektuen ugalketa- eremuak murrizteko.

Animalien mugimenduen kontrola:

Debekatuta dago gaixotasuna aitortu den eremuetako animaliak sartzea. Gainera, berrogeialdiak egin beharko zaizkie jatorri horietatik ustiategietan sartutako behiei.

Osasun-zaintza indartua:

Abeltzainei behi-azienda egunero gainbegiratzeko eskatzen zaie, eta arreta berezia jarriko da buruko, sabelaldeko, errapeetako, besapeetako, genitaletako, oinarriko eta isatsaren eta izterren behealdeko eremuetan larruazaleko lesioak agertzen direnean. Edozein susmo izanez gero, kaltetutako animaliak isolatu egin beharko dira, eta berehala jakinarazi albaitaritza-zerbitzu ofizialei.

Gainera, erakunde arteko akordioak jarraipenerako mekanismoak ere ezartzen ditu, gaixotasunaren eragina ebaluatzeko eta beharrezko jarduerak koordinatzeko. Aldi berean, animalien mugimenduak kontrolatzeko neurriak aktibatuko dira, birusa ez zabaltzeko.

Azkenik, eta gaixotasun horrek Euskal Autonomia Erkidegoan izan dezakeen eragina arintzeko, Eusko Jaurlaritzak gutun bat bidaliko dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, arauan jasotako salbuespenak aktibatzeko eskatuz, balizko kasuetan erantzun hobea eman ahal izateko.

Euskal erakundeek abeltzaintza-sektorearen eta herritarren lankidetza gomendatzen dute, behi-aziendaren babesa bermatzeko eta gaixotasunaren hedapenari eusteko.

Dermatosi nodular kutsakorra

Nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna da, baina ez du inolako arriskurik giza osasunerako, ezta animalia-jatorriko produktuak kontsumitzeko ere.

Informazio gehigarria: https://abeltzaintza.elika.eus

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Irungo kirol-instalazio batzuetako aldageletan emakumeei grabazioak egiteagatik

25_0720 Gizon bat atxilotu dute Irungo kirol-instalazio batzuetako aldageletan emakumeei grabazioak egiteagatik Gizon bat atxilotu…

1 hora hace

Eusko Jaurlaritzak 18 etxebizitza erosi dizkio Jauregizar enpresari Errenterian, bertako maizterren alokairu babestua bermatzeko

Bloque de viviendas de Errenteria Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak etxegabetze-arriskua saihestuko du horrela, eta…

4 horas hace

Eusko Jaurlaritzak astialdi hezitzaileari begirako 5 konpromiso iragarri ditu

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak hasiera eman dio hezkuntza-aisialdiari buruzko Astialdi Biltzarra 2025 kongresuari,…

4 horas hace

Eusko Jaurlaritzak hirukoiztu egingo du gaur egun duen zuzkidura-alojamendua, eta 65 eraikin publikotan bi solairu altxatzea proposatuko du

Eusko Jaurlaritzak hirukoiztu egingo du gaur egun duen zuzkidura-alojamendua, alokairu-parkeko eraikin publikoetan etxebizitzak eraikitzea ahalbidetuko…

4 horas hace

‘Emakumeon garaia’ – OSI Ezkerraldea Enkarterri Cruces

Duela egun batzuk, kide batek hauxe esan zidan: “utziko dut, nire burua antolatu behar dut…

4 horas hace

Ihobek bat egiten du Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunarekin, bere egokitzapen-proiektuak eta KAIA ekimena azpimarratuz

Eusko Jaurlaritzak 27,5 milioi euro mobilizatuko ditu Lurraldea egokitzeko, bost jarduketa pilotutan, leku hauetan: Zarautz,…

4 horas hace