Categorías: albisteak-berriak

Bi gizon atxilotu dituzte Gernika-Lumon substantzia sorgorgarriekin trafikatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 60 eta 41 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gernika-Lumon, drogarekin trafikatzea leporatuta. Polizia-operatiboan egin diren bi miaketetan hiru kilo haxix inguru eta speed eta marihuana aurkitu dituzte.

Gernika-Lumoko Ertzain-etxearen ikerketa joan den abuztuan hasi zuten, agenteek hauteman baitzuten udalerriko etxe baten inguruan eta kalean substantzia sorgorgarriak saltzen ari zirela.

Egindako zaintzei eta jarraipenei esker, Merkatu Plazaren inguruan legez kanpoko trafikoan aritzen zirela egiaztatu ahal izan zuten. Ikerketan zehar, agenteek hainbat pertsona identifikatu zituzten eta hainbat substantzia, besteak beste speed eta marihuana, konfiskatu zituzten. Gainera, egiaztatu zuten susmagarri batek ustez bere etxean edo etxearen eranskinetan gordetzen eta zaintzen zituela substantzia sorgorgarriak, eta harreman zuzena eta ohikoa zuela ustezko bigarren inplikatu batekin.

Joan den asteazkenean, ikerketako agenteek Gernikako-Lumoko erdiguneko kale batean geldiarazi zuten hainbat bidaiari zeramatzan auto bat. Susmagarrietako bat bertan zihoan, eta ertzainek kilo bat haxix aurkitu zuten ibilgailua miatu zutenean, paper filmez bilduta eta hamar tabletatan banatuta.

Bildutako ebidentzia guztien aurrean, atzo, osteguna, Ertzaintzak operatibo bat burutu zuen ikertzen ari ziren bi gizonak atxilotzeko droga-trafikoaren delitu batengatik.  Jarraian, Txakur Unitatea aktibatu zuten, epailearen baimenarekin, bi atxilotuen etxeetan miaketa egiteko. Etxebizitzetako batean beste 2,200 kilogramo haxix, 50 gramo anfetamina sulfato edo speed, marihuana-kopuru txikiak, 31.700 euro eta doitasun-balantza bat aurkitu zituzten.  Beste etxean substantzia sorgorgarrien kopuru txikiak, baskula bat eta ukabil amerikar bat, debekatutako armatzat jotzen dena, konfiskatu zituzten.  

Gaur, ostirala, 41 eta 60 urteko bi atxilotuak, espainiar nazionalitatekoak, Gernika-Lumoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri dituzte polizia-eginbideak amaitutakoan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

20 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

20 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

20 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

23 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

23 horas hace