25_0741 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Aretxabaletako Arlutz mendiaren inguruan
Servicio de prensa
2025-11-02
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek mendizale bat erreskatatu du Aretxabaletan (Gipuzkoa), Arlutz menditik gertu erorita.
Gaur arratsaldeko ordu bata eta erdiak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak dei bat jaso du mendizale bat erori dela eta ezin zuela oinez jarraitu esanez. 57 urteko zaurituak zauriak zituen hanka batean eta beso batean, eta Arlutz mendiaren inguruan zegoen, Aretxabaletan.
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat bertaratu da, ezinezkoa zelako istripua izan duen lekura bestela iristea. Erreskatatu ondoren, Arrasatera eraman dute, anbulantzia baten zain, Debagoieneko Ospitalera eramateko.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…