Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak Gorlizko ospitaleko errehabilitazio-obrei ekin die, 5 milioi eurotik gorako inbertsioarekin

Gorliz 31-10-2025 Alberto Martínez, consejero de Salud del Gobierno vasco, visita el Hospital de Gorliz © MITXI
  • Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiak zentroa bisitatu dute gaur goizean. Bertan, Ospitalizazio Unitatean eta eraikinaren estalkian birgaitze-lanak hasiko dira
  • Eraberritze-obretan 4 oheko gelak kenduko dira, eta ospitaleratze-unitatea 8 banako gela eta 8 logela bikoitzez hornituko da
  • Bisita Osasun Saileko eta Osakidetzako arduradunek profesionalei aktiboki entzuteko hasitako prozesuaren parte da

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Alberto Martínezek, Osakidetzako zuzendari nagusi Lore Bilbaorekin batera, Gorlizko Ospitalea bisitatu du. Bertan, goizeko lehen orduan, zuzendaritza-taldearekin, Txus Romón gerente berria buru, eta zerbitzuburuekin bildu dira, eta, ondoren, Ospitaleko eremuetatik ibilbide bat egin dute.

Topaketa hau Osasun Saila erakunde sanitario guztietan egiten ari den entzute aktiboko prozesuaren parte da, talde profesionalekin iritziak trukatzeko eta osasun-arretaren hobekuntzan aurrera egiteko.

Ildo horretan, nabarmentzekoa da Gorlizko Ospitaleak hirugarren solairuko Ospitalizazio Unitatea osorik berritzeko prozesuari ekin diola, 5.660.000 euroko inbertsioarekin. Hirugarren solairuko eskuinaldean dagoen ospitale-unitate hori eta eskuineko zein erdiko hegaletan dauden asistentzia-eremuak guztiz eraberritzeko lanak egingo dira, eta guztira 1.041 m2-ko azalera izango dute. Gainera, eraikinaren estalkia osorik birgaituko  da.

Birgaitze-lanei esker, ospitalizazio-unitatean gaur egun dauden 4 oheko gelak kendu ahal izango dira, eta 8 gela indibidual eta 8 gela bikoitz egongo dira. Horrez gain, asistentziara eta biltegiratzera bideratutako beste espazio batzuk sortuko dira.

Eraberritze-proiektua, gaur egun, egikaritze-eskaintzak jasotzeko fasean dago. Urtearen hasieran, espedientea egikaritzeko proposamena egingo da, lanak 2026ko udaberrian hastea aurreikusten da, eta 18 hilabeteko egikaritze-epea dute.

Humanizaziorako aurrerapausoak

Proiektatutako birmoldaketa-lanekin, Ospitalea arretaren humanizaziora egokitzeko prozesuari ekin zaio, pazientearentzako intimitate handiagoa lortzeko bidean aurrera eginez.

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Gorlizko Ospitalea eraberritzeko obra horiekin, beste aurrerapauso bat ematen dute Bizkaian eskaintzen den asistentzia sanitarioa hobetzeko. Gainera, Euskadiko Osasun Itunean jasotako konpromisoari erantzuten zaio, Osakidetzako zentroak eta egiturak hobetu, modernizatu eta egokitzeko, pertsona guztientzako arreta hurbilean, kalitatezkoan eta irisgarrian aurrera egiten jarraitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan

25_0743 Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan Servicio de…

9 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Irungo ostalaritzako lokal batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dute, Irungo taberna batean lapurretan harrapatu ondoren. Polizia-dotazio…

12 horas hace

Prebentzio digitaleko programa aitzindari bat jarri du abian Donostiako Udalak

«90 gradutan», ihes-gela hezigarri bat, ohitura digital osasungarriak erakusten dituena jolasen bidez. «90 gradutan» izeneko…

15 horas hace

8.000 donostiarrek Partaidetzazko Aurrekontuetarako 13 proiektuak aukeratu dituzte

Aurreko prozesuan baino 2.000 herritar gehiagok hartu dute parte edizio honetan Guztira, 13 proiektu sartuko…

15 horas hace

Detenido un delincuente con antecedentes policiales por un robo con fuerza en un establecimiento de Donostia

La Ertzaintza detuvo la madrugada del domingo en Donostia a un hombre de 37 años…

15 horas hace

La Policía Municipal de Bilbao desmantela un grupo especializado en estafas bancarias

La operación policial ha concluido con la detención de una mujer y la identificación de otros…

15 horas hace