Categorías: albisteak-berriak

Prebentzio digitaleko programa aitzindari bat jarri du abian Donostiako Udalak

«90 gradutan», ihes-gela hezigarri bat, ohitura digital osasungarriak erakusten dituena jolasen bidez.

«90 gradutan» izeneko programa bat jarri du abian Udalak; prebentzio digitaleko programa aitzindari bat, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Lanbide Heziketara bitarteko ikasleentzat. Ihes-gela hezigarri hori da programak duen tresna nagusia, hiru alderdi hauek lantzeko: alfabetatze digitala, autorregulazio emozionala eta jokabide problematikoen prebentzioa, pantailen erabilera intentsiboarekin eta substantziarik gabeko adikzioekin lotutakoena. «Datuek erakutsi ziguten alertatik ekintzara pasatu beharra zegoela, eta hala sortu genuen «90 gradutan», arrisku digitalak kudeatzeko moduko hezkuntza- eta bizipen-tresna batzuk izateko», adierazi du Inklusioko, Aniztasuneko eta Osasuneko zinegotzi Iñigo Garciak.

Ihes-gela horren bidez, mugikorraren, sareen eta bideojokoen benetako erabilerari lotutako enigmak, probak eta dinamika kooperatiboak ebazten dituzte ikasleek. Talde edo ikasgela bakoitzak ordu eta erdiko 2 saiotan parte hartzen du. Saio horietan, erronka ludikoak eta gogoeta gidatuak konbinatzen dira, eta helburua da pantaila-denbora, pribatutasuna, erabakiak hartzea eta arrisku-jokabideak hautematea kudeatzea. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan adimen emozionala eta autorregulazioa azpimarratzen dira; eta DBHtik eta Lanbide Heziketatik aurrera, berriz, substantziarik gabeko adikzioen prebentzioan eta eduki digitalen analisi kritikoan sakontzen da.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek 2024an egindako diagnostikoari erantzuten dio programak; izan ere, diagnostiko hark erakutsi baitzuen geroz eta lehenago izaten dutela haiek mugikorretarako, sareetarako eta bideojokoetarako sarbidea, normaltzat jotzen dela gailuen erabilera intentsiboa eta ongizate fisiko, emozional eta sozialari eragiten diola horrek.

Orain arte 1.156 ikaslek parte hartu dute diagnostikoan, eta asko inplikatu dira; irakasleek balorazio positiboa egin dute, eta familiek baliabide osagarriak eskatu dituzte. Programaren inpaktua adierazle kualitatibo eta kuantitatibo batzuen bidez ebaluatzea aurreikusi du Udalak, edukiak doitu eta zentro gehiago erakartzeko. «Helburua da laguntzea eta gaitzea haur, gazte eta haien familiak; helburua ez da debekatzea, baizik eta tresnak eta irizpideak ematea», azpimarratu du Iñigo Garciak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan

25_0743 Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan Motor-gidari bat hil da Lemoizen trafiko-istripuan Servicio de…

8 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Irungo ostalaritzako lokal batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dute, Irungo taberna batean lapurretan harrapatu ondoren. Polizia-dotazio…

11 horas hace

8.000 donostiarrek Partaidetzazko Aurrekontuetarako 13 proiektuak aukeratu dituzte

Aurreko prozesuan baino 2.000 herritar gehiagok hartu dute parte edizio honetan Guztira, 13 proiektu sartuko…

14 horas hace

Detenido un delincuente con antecedentes policiales por un robo con fuerza en un establecimiento de Donostia

La Ertzaintza detuvo la madrugada del domingo en Donostia a un hombre de 37 años…

14 horas hace

La Policía Municipal de Bilbao desmantela un grupo especializado en estafas bancarias

La operación policial ha concluido con la detención de una mujer y la identificación de otros…

14 horas hace

El segundo andén de la estación de Atotxa se pondrá en servicio este viernes

Las obras de la estación de Atotxa, que convertirá a Donostia en la primera ciudad…

14 horas hace