Categorías: albisteak-berriak

Gazte bat atxilotu dute Eibarko okindegi batean lapurreta egin nahian ari zenean


25_0744 Gazte bat atxilotu dute Eibarko okindegi batean lapurreta egin nahian ari zenean

Gazte bat atxilotu dute Eibarko okindegi batean lapurreta egin nahian ari zenean

Servicio de prensa

2025-11-04

Ertzainek 21 urteko gazte bat atxilotu dute, gaur, asteartea, goizaldean Eibarren, estolda-kutxatila batekin okindegi bateko fatxadako beiratea hausten harrapatu ondoren.

Gaur goizaldeko hiruak baino lehentxeago, Ertzaintzari jakitera eman diote antza denez lapurretan ari zirela Eibarko erdiguneko kale batean dagoen okindegi batean. Inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeseko patruila bat bertaratu da adierazitako lekura, eta inguruan pertsona bat geldiarazi du. Gizonak, polizia ikustean, jantzita zuen txanoa kendu du eta eskularru batzuk bota ditu lurrera.

 Susmagarria identifikatu dutenean, egiaztatu ahal izan dute estolda-kutxatila batekin adierazitako establezimenduko fatxadako beiratea hausten saiatu dela.  Horren aurrean, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, 21 urteko gaztea, espainiar nazionalitatekoa, indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta atxilotu dute.

 Jarraian, atxilotua polizia-egoitzara eraman dute dagozkion izapideak egiteko, epailearen eskuetan jarri aurretik.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

4 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

22 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

22 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

22 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

1 día hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

1 día hace