Categorías: albisteak-berriak

Imanol Pradales Lehendakariak konpromiso sendoa erakutsi die Euskal Kirol Federazioei, Euskal Selekzioak nazioarteko lehiaketetan ofizialak izateko bidean

Lehendakaria, Imanol Pradales: “ofizialtasunaren partida ez da bulegoetan bakarrik jokatzen. Motibazioaren eta gizarte-aktibazioaren esparruan ere jokatzen da”

Imanol Pradales Lehendakaria Euskal Kirol Federazioetako presidenteekin elkartu da gaur Euskalduna Jauregian, Euskal Selekzioen Ofizialtasunerako Agenda aurkezteko. Batzarraren helburua Agenda partekatzea izan da, eta presidenteei jakinaraztea Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen duela «gizarteari entzuteko, euskal kirol-federazioei entzuteko eta haien aurrean hartutako konpromisoa lankidetzan betetzeko».

Lehendakariak adierazi duenez, «ofizialtasuna ez da kontu administratibo hutsa. Garenaren normalizazioan aurrerapauso bat da: nortasun propioa duen herrialdea, kirol ibilbide aitortua duena eta bereizten gaituen sentimendu kolektiboa duena. Bat gatoz ideia honekin: kirolak aparteko gaitasuna du herrialde bat ordezkatzeko eta komunitate-sentimendu bat sendotzeko. Gure selekzioen, kirolarien, teknikarien eta epaileen bidez, munduari erakusten diogu nolakoak garen: lehiatzeko, lan egiteko, lankidetzan aritzeko eta errespetatzeko gure modua”.

Pradalesek adierazi duenez, «ofizialtasunaren partida ez da bulegoetan bakarrik jokatzen. Motibazioaren eta gizarte-aktibazioaren esparruan ere jokatzen da. Pista, kantxa, bulego eta zelai ugaritan lehiatzen da. Eta kamiseta izerditu behar dugu. Gure gobernu-programan konpromiso argia ezarri genuen kirola nazioartekotzeko eta selekzio nazionalak bultzatzeko».

Lan batzarrean, Lehendakariarekin batera, Ibone Bengoetxea, lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, eta Gorka Iturriaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria izan dira.

Lehendakariordeak azpimarratu duenez, Federazio bakoitzarekin modu pertsonalizatu batean lan egingo dute Agenda honen baitan: “Bakoitzaren neurrira eta beharretara egokitutako laguntza eman nahi diegu Federazioei. Datozen hilabeteetan hasiko gara lehen batzarrekin eta helburua izango da bakoitzaren egoeraren ezagutzea, lehen eskutik, eta hori aztertzea: beharrizanak, zalantzak, aurrerapausoak emateko estrategiak zehaztu….”.

Zentzu honetan, Bengoetxeak jakinarazi du nazioarteko testuingurua eta egoera juridikoa eguneratzeko azterketa-txostena eskatu dutela jada Jaurlaritzatik: “Egungo testuingurua ezagutzea gakoa da ofizialtasunerako Agendaren oinarriak ahalik eta zehatzenak izateko”.

Lan batzarrean ere hitza hartu dute euren esperientzia eta iritzia partekatzeko: Euskal Kirol Federazioen Batasuneko presidenteak, Angel Gurrutxagak; ofizialtasuna jada lortu duen Euskal Pilota federazioko presidenteak, Joxe Mari Mitxelenak, eta modalitate edo alor batzuetan ofizialtasuna lortu duten Euskal Selekzioetako federazioetako ordezkariek: Igor Duñabeitiak, Herri Kirolen federazioko jarduneko presidenteak; Olatz Alkortak, Kanoe federazioko Zuzendari Teknikoak; Mario Goffard-ek, Padel federazioko presidente-ordeak; Bartolome Torralbal, Boxeo Federazioko presidenteak; eta Zigor Egiak, Mendizale federazioko presidenteordeakLehendakaria, Imanol Pradales: “ofizialtasunaren partida ez da bulegoetan bakarrik jokatzen. Motibazioaren eta gizarte-aktibazioaren esparruan ere jokatzen da”

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

9 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

1 día hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace