Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak Instagramen, nortasuna ordeztuz, egiten ari diren iruzurren berri eman du

Ertzaintzako Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzak Instagram sare sozialaren bidez zabaltzen ari den iruzur-mota berri bati buruz ohartarazi du. Irudi publikoen profil faltsuak erabiliz, finantza-produktuetan edo kriptomonetetan inbertsioak egiteko iruzurrezko aukerak eskaintzen dituzte.

Iruzurra pertsona publiko ezagunak imitatzen dituzten Instagrameko profil faltsuen bidez egiten da. Instagrameko profileko jatorrizko izenen ia berdinak erabiltzen dira, koma bat, gidoi bat edo letra bat aldatuta, eta horrek sareko erabiltzaileari jatorrizko profila dela pentsaraz diezaioke.  Profil faltsuari sinesgarritasun handiagoa emateko, jatorrizko argazkia eta benetako pertsonaren biografia jartzen dira.  

 

Modus operandia

 

Profil faltsu hori masiboki benetako figura publikoaren jarraitzaileei segitzen hasten da eta, ondoren, mezu pribatuak bidaltzen dizkie, kriptomonetetan eta hainbat finantza-produktutan inbertitzeko aukera faltsuak eskainiz, ordeztutako pertsona publikoaren ospea eta konfiantza aprobetxatuz.

 

Biktima ez izateko gomendioak

 

  • Erabiltzaile-izen osoa zehatz-mehatz aztertu, jatorrizko profila dela ziurtatzeko, gutxieneko aldaketak bilatuz, hala nola puntuak, azpimarrak, gehitutako zenbakiak edo ordeztutako letrak.
  • Ez fidatu mezu pribatuen bidez jasotako inbertsio-eskaintzez. Pertsona publikoek inoiz ez dute inbertsio pertsonalik eskaintzen edo kudeatzen sare sozialen bidez.
  • Kontaktu-mota hori jasoz gero, ez erantzun mezuari, ez sakatu esteketan eta ez jaitsi artxiboak. Esteka edo dokumentu horiek webgune faltsuetara birbidera dezakete edo datu pertsonalez edo finantzarioez jabetzen den software maltzurra izan dezakete.
  • Ez eman datu pertsonalik edo bankuko daturik, eta inoiz ez partekatu, besteak beste, NANa, kontu-zenbakia, pasahitzak edo egiaztapen-kodeak.

 

Finantza-datuak eman badira, gomendatzen da dagokion banku-erakundearekin harremanetan jartzeko transakzioak edo kreditu- edo zordunketa-txartelak blokeatzeko.  

 

Era berean, Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzatik herritarrei eskatzen zaie, iruzur-modalitate horren biktima izan badira, gertueneko Ertzain-etxera joan eta salaketa jartzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

4 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

7 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

7 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

7 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

7 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

7 horas hace