Sanidad #PorElClima sariek erakunde sanitarioek gidatutako ekintzak ikusarazi nahi dituzte. Izan ere, ekintza horiek klima-konpromisoagatik eta sektorearen deskarbonizazioari egiten dioten ekarpenagatik nabarmentzen dira, eta, aldi berean, pertsonen eta planetaren osasuna sustatzen dute.
Gas anestesikoak funtsezkoak dira praktika klinikoan; alabaina, atmosfera berotzeko ahalmen handia dute. 2020an, ospitaleko berotegi-efektuko gas guztien emisioen herena baino gehiago ziren. Horiek horrela, Gurutzetak, karbono-aztarna murrizte aldera, teknologia, kontzientziazioa eta jardunbide egoki klinikoak uztartzen dituen programa osoa jarri zuen martxan; hori guztia, bat etorriz Europako Itun Berdeak ezarritako helburuekin.
Proiektuak ospitaleko askotariko zerbitzuak inplikatu ditu: Aanestesiologia eta Bizkorketa, Ebakuntza-gelak, Ingeniaritza Biomedikoa, Mantentze-lanak, Erizaintza eta Kudeaketa Logistikoa. Hala, oso emaitza adierazgarriak lortu ditu:
Ingurumen-inpaktuaz gain, “Zero emisioak” proiektuak hobetzen du ingurune kirurgikoan dagoen airearen kalitatea, osasun-langileen osasuna babesten du, eta sendotzen du ospitaleak osasun jasangarriagoarekin duen konpromiso etikoa. Horren diseinua erraz errepikatu daiteke beste ospitale batzuetan, egiturazko aldaketa handirik beharrik gabe, eta betetzen du gas fluordunei buruzko Europako araudi berria.
Aitorpen horrek Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetako ESI erreferente gisa kokatzen du berrikuntza klinikoari nahiz ingurumen-erantzukizunari dagokienez, eta erakutsi du posible dela aurrerapausoak egitea planetaren osasunarekin konpromiso handiagoa duen eta seguruagoa nahiz erresilienteagoa den osasuna lortzeko.
26_0339 Mendaron gazte bat atxilotu dute baseliza bateko hustubide-hodiak lapurtzeagatik Mendaron gazte bat atxilotu dute…
Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…
Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…
Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…