Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikitako URA Uraren Euskal Agentziarako egindako laginketa berriek berretsi dute Asiako txirlaren (Corbicula fluminea) aleak direla Oria ibaiaren beheko zatian, Aginaga parean (Gipuzkoa).
Aurkikuntza 2025eko urtarrilaren 10ean gertatu zen, eta espezie inbaditzaile horren baieztatutako lehen aipua da Gipuzkoan. Horren harira, URAk EAEko Zebra Muskuiluaren Kontrolerako Jarraipen eta Koordinazio Batzordean proposatuta, lurralde osoan zehar prospekzio bat egitea erabaki zen, Orian aurkitutako populazioaren lurralde-eremua ezagutzeko eta espezie horren balizko populazio berriak beste arro batzuetan aurkitzen saiatzeko.
Urtarrila geroztik, URAk laginketa-kanpaina bat koordinatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko 32 tokitan, espeziearen hedadura norainokoa zen ezagutzeko eta beste ur-masa batzuetan dagoen ala ez ikusteko.
Laginketen arabera, ale biziak daude Oria beheko lau puntutan, guztiak marearteko trantsizio-tarteetan, eta ugaltzeko ahalmena duten aleak hauteman dira puntu horietako batean, non banako gazteak aurkitu diren.
Laginketen emaitza nagusiak:
Espezieari eta haren eraginari buruz:
Asiako txirla Asiako hegoaldean eta ekialdean sortutako bibalbo gozo-urtarra da, ahalmen inbaditzaile handikoa. Populazio oso ugariak osa ditzake, espezie autoktonoak lekuz alda ditzake, eta kalte ekologiko eta sozioekonomiko handiak eragin ditzake, bereziki azpiegitura hidraulikoen buxaduragatik (kanalak, hodiak, iragazteko sistemak, etab.).
Espainian, espeziea oso sakabanatuta dago arro hidrografiko gehienetan, eta kaltetuenak Miño behekoak, Kataluniakoak, Ebrokoak, Guadianakoak eta Duerokoak dira. Bizi-ziklo laburra eta ugalketa-tasa altua duenez, berehala koloniza ditzake habitat berriak.
Neurriak eta gomendioak:
URAk kontrol-sare sistematiko bat jarriko du martxan, Asiako txirlaren, zebra-muskuiluaren, zein beste espezie inbaditzaile batzuen jarraipena egiteko.
Dei egiten zaie herritarrei, batez ere arrantzaleei eta ibaien erabiltzaileei, ibai-ingurunean saihets zentrokide eta zimurtsuak dituzten txirla txikiak ikusten dituztela jakinaraz dezaten.
Gogoan izan behar da oso garrantzitsua dela ura, landaredia edo sedimentuak ibilguetatik behar bezala garbitu gabe lekualdatzea saihestea, espezie inbaditzaileak ez sakabanatzeko.
Espezie exotiko inbaditzaileen aurkako borroka nazioarteko lehentasuna da, Aniztasun Biologikoaren Hitzarmenean eta 1143/2014 (EB) Erregelamenduan jasoa. Erregelamendu horrek espezie horiek prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen ditu.
Informazio osagarria: https://uragentzia.euskadi.eus/dokumentazioa/2025/euskal-autonomia-erkidegoan-2025ean-asiar-txirlaren-populazioak-bilatzea-eta-aztertzea/webura00-contents/eu/
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…