Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak hainbat bilera hasiko ditu datorren ostegunean sindikatuekin eta patronalarekin, elkarrizketa indartzeko, erakundeen arteko lankidetza bultzatzeko eta itun sozialean aurrera egiteko
Mikel Torres Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak elkarrizketarako deia egin die sindikatuei eta patronalari, euskal eragile sozialekin bilera sorta hasteko egun gutxi falta direnean. Topaketa horien helburu nagusia da elkarrizketa indartzea, erakundeen arteko lankidetza bultzatzea eta gizarte hitzarmenean aurrera egitea.
Torresek elkarrizketarako eskua luzatu du “negoziazio kolektiboan aurrera egiteko” eta “estuago lan egiteko, lan baldintza hobeak lortzeko eta lan prekarietatearekin amaitzeko”, azpimarratu du gaur, ostirala, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.
“Une egokia da elkarrizketa hori berriro eskatzeko. Sindikatuak, behingoz, eser daitezen hitz egitera, elkarrizketa ahalbidetzera eta, ahal bada, negoziaziora ailegatzera”. Horren harira, Torresek eskatu du alderdi guztien inplikazioa, “lagun dezaten sindikatu guztiak ezarritako organoetan negoziatzen eser daitezen”. “Elkarrizketa soziala Euskadiko lan harremanen gakoa eta bizkarrezurra izan dadin saiatu behar dugu”.
Torres Lehendakariordeak gogorarazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak hitzarmen kolektiboko gutxieneko soldatari buruzko konpromiso guztiak bete ditu”, eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak “egiteko konpromisoa hartu genuen, eta hori da Jaurlaritzak negoziazio kolektiborako gutxieneko soldata bat izateko konpromisoa duela erakusten duen frogarik nabarmenena”.
Bilera sorta
Eragile sozialekin egingo den lehen bilera azaroaren 13an izango da, osteguna, 11:00etan, CCOO sindikatuarekin, eta, 13:00etan, Torresek UGT hartuko du. Ondoren, astelehenean, azaroaren 17an, ELAren (9:30), LABen (11:00) eta Confebasken (13:00) txanda izango da.
Bilera guztiak Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan egingo dira, egungo erronka ekonomikoei heltzeko, enpleguaren kalitatea bultzatzeko eta Euskadin gizarte kohesioa bermatzeko.
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…