Categorías: albisteak-berriak

Ogasun eta Finantza Sailak bilera-txanda hasiko du oposizioko taldeekin

Ogasun eta Finantza Sailak bilera-txanda hasiko du oposizioko taldeekin, Voxekin izan ezik, Gobernu Kontseiluak urriaren 28an onartutako aurrekontu-proiektuari buruzko negoziazioen egutegia finkatzeko. Hala adierazi du gaur Noël d’Anjou sailburuak Legebiltzarreko kontrol-saioan, eta jarraipena emango dio ekainean ekonomia- eta aurrekontu-jarraibideak aurkeztearekin hasitako lanari.

“Une erabakigarria iritsi da. Guztiok elkarrizketarako prestutasunari eustea gustatuko litzaidake, taktizismoak alde batera utzita eta gure ahaleginak benetan garrantzitsua den horretan zentratuta: herritarren ongizatea eta herri honen garapen ekonomikoa indartzen jarraitzea”, adierazi du d’Anjou sailburuak, eta fase honi “zintzotasun osoz” helduko zaiola berretsi du.

Ogasun eta Finantzetako sailburuak aste honetan sail bakoitzaren aurrekontu-xehetasunak aurkezteko sailburuek egin dituzten agerraldiei buruz hitz egin du. “Arretaz entzun ditugu zuen proposamenak, eta ikusi dugu interes komuneko puntuak daudela etxebizitza, osasuna edo segurtasuna gisako arloetan. Zenbait talderekin helburuak partekatzen ditugu, baina agerikoa da kasu batzuetan ez gatozela bat bide-orrian”. Ildo horretan, talde guztien ikuspegi zabalari eta borondate politikoari hel egin dio, prozesu horri erantzukizunez aurre egin eta “akordioak lortu ahal izateko”, adierazi du.

D’Anjou sailburuak esan du prozesu horretan egindako zenbait adierazpenetan sumatu duela “negoziaziotik aldentzeko nolabaiteko asmoa, negoziazioari ekin aurretik ere. Eta benetan, akats handia iruditzen zait”. Bere iritziz, “hemen ere efektu biderkatzailea bilatu behar dugu guztion artean, aurrekontu honek jasotzen duen babes gehigarri bakoitza euskal herritar guztien mesederako izango baita”, eta aurkeztutako aurrekontuak sendoak, arduratsuak eta eraldatzaileak direla berretsi du, “Euskadik gaur egonkortasuna izan dezan eta biharko oinarriak ezar daitezen pentsatuak”.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0345 Donostian bi pertsona atxilotu dituzte eta hirugarren bat ikertu bankuko txartel bat lapurtu eta erosketak egiteko erabiltzeagatik

Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…

4 horas hace

Euskadi, referente estatal por su programa pionero para mejorar la adherencia a tratamientos de asma y EPOC desde las farmacias

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…

7 horas hace

Gipuzkoa registra más de 3.600 victimizaciones de mayores de 65 años en el último año

La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…

7 horas hace

Bizkaia concentra el mayor número de delitos contra personas mayores de Euskadi con 6.312 casos

El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…

7 horas hace

Teresa Laespada presenta la exposición fotográfica ‘Ellas lo ven claro’, con obras de la autora maliense Fatoumata Diabaté

La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…

7 horas hace

Licitada la construcción de 83 apartamentos intergeneracionales en Riberas de Loiola

El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…

7 horas hace