Categorías: albisteak-berriak

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak inklusiorako eta laneratzeko ibilbide mistoen eredua aurkeztuko du Bartzelonan

  • Sara Buesa Inklusio zuzendariak Eusko Jaurlaritzaren sektore arteko arretari eta atentzio pertsonalizatuari buruzko esperientzia pilotua azalduko du Madrilen ere bai, azaroaren 26an
  • Bi foro horietan parte hartzeak inklusiorako euskal eredua erreferente bilakatzen du beste erkidego batzuentzat ekitatera eta gizarte kohesiora bideratutako politika publikoen diseinuan

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak inklusiorako eta laneratzeko ibilbide mistoen eredua aurkeztuko du bihar, asteazkena, Bartzelonan, Bartzelonako Aldundiak berrikuntza sozialari buruz antolatutako topaketa batean. Ibilbide horien helburua da bazterkeriari heltzea, laguntza prozesu pertsonalizatuen, eta sistema publikoen eta hirugarren sektorearen arteko koordinazioaren bidez.

Inklusio zuzendari Sara Buesak azalduko du esperientzia pilotu hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Berrikuntza Mintegiaren esparru hitzaldian. Foro hori Bartzelonako Aldundiko Iraunkortasun Sozialaren, Bizi Zikloaren eta Komunitatearen Arloak sustatu du, eta haren helburua da gogoeta egitea zerbitzuek nola egokitu ditzaketen euren arreta ereduak gizarte premiei hobeto erantzuteko, eta ibilbideak diseinatzeko eta koordinatzeko modu berriak aztertzeko.

Buesa, halaber, azaroaren 26an Madrilera joango da, Enplegu eta Ekintzailetza Inklusiboen XIII. Forora, ibilbide misto horiek aurkeztera, euskal eredua aitzindaria baita bazterkeriari aurre egiteko enplegua eta gizarte arreta integratzen. Bi foro horietan parte hartzeak Eusko Jaurlaritzaren eredua sendotzen du, ekitatera eta gizarte kohesiora bideratutako politika publikoen diseinuan erreferente gisa.

Izan ere, bazterkeria arriskuan dauden pertsonei gizarteratzeko eta laneratzeko eskubidea bermatzeko, lantalde profesional integratuak sortzea ari da bultzatzen Inklusio Zuzendaritza, Ongizate Estatuko hainbat sistematatik modu koordinatuan lan egiteko; hala nola, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikotik eta gizarte, osasun eta hezkuntza zerbitzuetatik.

Ibilbide mistoen proposamen horrek paradigma aldaketa bat dakar bazterkeriaren arretari dagokionez, laneratzea eta inklusioa zailtzen dituzten mugak gainditzea ahalbidetuko duen eskuhartze intentsibo eta interserktorialaren aldeko apustua eginez. Bartzelonako Aldundiak sustatutako berrikuntza guneak ezagutza kolektiboa sortzeko eta eredu inklusiboagoak eta iraunkorragoak lortzeko aukera dira.

Aurkezpen horiekin, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak berretsi egiten du gizarte berrikuntzarekin eta inklusiorako eta laneratzeko eskubidearen bermearekin duen konpromisoa.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0339 Mendaron gazte bat atxilotu dute baseliza bateko hustubide-hodiak lapurtzeagatik

26_0339 Mendaron gazte bat atxilotu dute baseliza bateko hustubide-hodiak lapurtzeagatik Mendaron gazte bat atxilotu dute…

1 hora hace

Barakaldok ia 151 milioi euroko aurrekontuen zirriborro berria aurkeztu du

Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…

4 horas hace

Euskadik berdelaren kostera txarraren eragina arindu du kudeaketa malguari eta lonjetako jarduera handiagoari esker

Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…

4 horas hace

‘Sucia’ filmak Giza Eskubideen 23. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…

4 horas hace

Susana García Chueca, Topo berria martxan jartzeari buruz: «Hau urte handia da Gipuzkoarentzat»

Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…

4 horas hace

Leon XIV. Aita Santuak Lehendakaria hartuko du Vatikanoko Egoitza Santuan

Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…

4 horas hace