Eusko Jaurlaritzak LANERA proiektuaren lehen topaketa publikoa ospatu du gaur BECen. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako ekimena da LANERA, euskararen erabilera eremu sozioekonomikoan sustatzeko helburua duena. Ekitaldian 125 eragile inguru batu dira: udaletako eta mankomunitateetako ordezkariak eta garapen-agentziak, besteak beste.
Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ibone Bengoetxeak, jardunaldiari hasiera eman dio eta nabarmendu du eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko aukera handiak daudela. Zentzu horretan, gogorarazi du LANERA proiektua sortu dela “euskara gure herriaren garapen sozioekonomikoaren erdigunean kokatzeko, lurraldea entzunez, beharrak ulertuz eta irtenbideak elkarlanean eraikiz”.
Azken hilabeteotan, Eusko Jaurlaritzak gidatutako proiektuak entzute-prozesu zabala garatu du:
Gaur aurkeztutako diagnosiak bost ondorio nagusi azpimarratzen ditu:
Jardunaldian zehar, parte hartu duten 125 eragileak hiru lan-mahaitan jardun dira —industria, merkataritza eta ostalaritza— diagnosia kontrastatzeko eta errealitate bakoitzera egokitutako hobekuntza-proposamenak lantzeko.
Lehen lehendakariordeak gogorarazi duenez, “LANERA ez da dokumentu bat edo kanpaina bat; prozesu partekatua da, euskarak lan-munduan, jarduera ekonomikoan eta eguneroko bizitzan toki naturala izan dezan”. Halaber, eskerrak eman dizkie bertaratutakoei, eta azpimarratu du gaur jasotako ekarpenak funtsezkoak izango direla proiektuaren hurrengo faseak diseinatzeko.
Parte-hartzea
Jardunaldian 125 eragile inguru parte hartu dute, lurralde osoko udaletatik, mankomunitateetatik eta garapen-agentzietatik etorriak. Ekitaldi publikoan, hitza hartu dute: Juan Carlos Medinak, Gesaltza Añanako Alkateak; Alazne Txurrukak, Debako Alkateak; Martin Aramendik, Ataungo Alkatea eta UEMAko presidenteak; Josu Larrañagak, Txorierriko mankomunitateko teknikariak; eta Xabi Perezek, Goieko Garapen Agentziako industria arduradunak.
Ogasun sailak gaur goizean aurkeztu du 2026rako Udal Aurrekontuen zirriborro berria; ia 151 milioi eurora…
Kudeaketa malguari esker jarduera mantendu, ontziei konpentsazioa eman eta eskuragarri dauden arrantza-aukerak ahalik eta hobekien…
Bàrbara Mestanzak eta Marc Pujolarrek zuzendutako Sucia (Espainia, 2025) filmak lortu du Ikusleen Saria Film Luze Onenari…
Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak baieztatu duenez, Altza (Donostia) eta Galtzaraborda (Errenteria) arteko topoaren saihesbidea abuztua baino…
Leon XIV. Aita Santuak Imanol Pradales Lehendakaria Vatikanora gonbidatu du. Izan ere, maiatzaren 13an Audientzia…
Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak Multiverse Computing enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Enpresa…