Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak gaur iragarri duenez, bere saila lanean ari da pazienteek eta herritarrek euskal osasun-sisteman benetan eta modu egituratuan parte hartzea bermatuko duen araudia garatzen. Hala aurreratu du Nitid Health foroan, Madrilen, eguerdian, eta Pazienteen Elkarteen Estatuko Plataformako presidente Carina Escobarrekin batera, pazienteek osasun-sistemen eragile estrategiko gisa duten zeregina aztertu du.
Euskadi aitzindaria da arlo horretan, Herritarrek Osasunean Parte Hartzeko lehen Plan Zuzentzailea landu baitu. Plan horrek lehen partida bat du 2026ko aurrekontuetan, eta bere helburua da pazienteen elkarteen espezifikotasunaren aitorpena juridikoki artikulatzea, haien independentzia bermatzea eta haien eragiteko gaitasuna indartzea. Horren barruan sartzen dira, sailburuak esandakoaren arabera, hainbat ekimen, hala nola pazienteen elkarteen euskal erregistro bat sortzea, berauen sustapena prestakuntzarako laguntzen bidez, edota osasun-profesionalek beren pazienteei elkarteak preskribatzea.
Alberto Martinezen hitzetan, «pazienteak Euskadiko osasun-sisteman duen rolaren mugarri batera iritsi gara, Euskal Osasun Itunaren prozesuaren ondoren«, pazientearen parte-hartzea maila guztietan aurreikusten baita: kontsultatik plangintzara, eta parte-hartze hori bultzatzen duen arau-garapenetik bertatik. «Eta beti -gaineratu du-, inor atzean ez uzteko konpromisotik, eta arreta pazienteen esperientzian eta osasun-emaitzetan jarrita».
Hain zuzen ere, elkarteen zeregina funtsezkoa izan da Euskadiko Osasun Ituna lortzeko. Itun horren 24 ildo estrategikoetako batek “Deliberazioa eta erabaki partekatuak hartzea: herritarren parte-hartzea eta osasun-sistemaren gardentasuna bultzatzea” du helburu. Ardatz estrategiko horretan, etorkizuneko arau-esparru hori hainbat ekintzarekin osatzea aurreikusten da, besteak beste, elkarte-sarea indartzea, informazio baliagarrirako sarbidea hobetzea, kultura parte-hartzailea bultzatzea, pazientearen esperientzia sistematikoki integratzea, partaidetzan ekitatea sustatzea edo Pazienteen Arreta Zerbitzuak indartzea.
Kolektibo horietako ordezkariek, tartean Pedro Carrascalek, Pazienteen Erakundeen Plataformako zuzendariak (Estatuko 47 federazio biltzen ditu); Karmele Garrok, Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundaziokoak; Itziar Ceballos, AVIFESeko zuzendariak; eta Mari José Canok, FEDEAFES Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Elkarteen Euskadiko Federaziokoak duela gutxi nabarmendu zuten lehen aldiz parte hartu ahal izan dutela paziente gisa horrelako prozesu batean, Euskadiko Osasun Itunari dagokiona, eta bere ezarpenean eta jarraipenean inplikatuta jarraitzeko hartu duten konpromisoa azpimarratu dute.
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…