Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Aenkomer 2025 sari-banaketan parte hartu du, Arabako tokiko merkatarien lana, dedikazioa eta ekarpena aitortzen dituen urteroko hitzordua.
Aenkomerren sariek gertuko merkataritzaren hainbat dimentsio balioesten dituzte: ibilbide profesionala, landa-tradizioa, berrikuntza, enpresa-erreleboa, euskararen sustapena eta merkataritzak turismoarekin duen harremana. Sailburuaren ustez, sariek “Arabako bizitza sozial eta ekonomikorako funtsezkoa den sektorearen aniztasuna eta indarra adierazten dute”, eta erakundeek eta entitateek hiri- eta merkataritza-dinamizazioan duten funtzioa ere nabarmentzen dute.
“Guztiok batera eman behar diogu bultzada tokiko merkataritzari. Udalek, aldundiek, Eusko Jaurlaritzak, elkarteek eta plataformek gure arteko koordinazioa indartzen jarraitu behar dugu. Gaur, hemen, Aenkomerren bidez, konpromiso hori berresten dugu”, adierazi du sailburuak.
Asoziazionismoaren garrantzia azpimarratu du, funtsezkoa baita programak eta laguntzak tokiko merkataritzara hurbiltzeko. “Elkarteak zarete sektoreko profesionalen errealitatea hurbiletik ezagutzen duzuenak. Administrazioekiko zubia zarete, eta merkataritza-sarearentzako motor”.
Aitorpen hori Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak tokiko merkataritzari balioa emateko aurkeztu berri duen “Kalea falta zaizu” kanpainaren baitakoa da, kalera irtetera gonbidatzen baitu, bizitza errealarekin eta gertuko merkataritzarekin berraurkitzera. Merkatari horiek hemen ordaintzen dituzte zergak eta gure auzoen ongizateari laguntzen diete.
Kontsumitzaileak ere funtzio erabakigarria duela azpimarratu du sailburuak: “Gure erosketa-erabakiek produktuaz askoz haratago doan inpaktua dute. Gaurko eta hurrengo belaunaldietarako nahi dugun gizartea eraikitzen dute”. Merkataritza guztion parte da, eta denok gara merkataritzaren parte.
Berehala egin beharreko lanak Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea erabaki du, eta 2,5 milioi euro…
Lugaritz eta Morlans arteko tunelaren pasealekua oinezkoentzat egokituko da (381.634 euro), Urgull mendiko landaredia hobetuko…
Inaugurazio-ekitaldia datorren ostiralean, azaroaren 28an, izango da, 19:30ean, udaletxeko terrazan Donostiak datorren azaroaren 28an emango…
Imanol Pradales Lehendakaria eta lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politi-kako Ibone Bengoetxea sailburua, diasporarekin…
Lehendakaria Carole Delga Frantziako Eskualdeen Elkarteko presidentearekin batzartu da, deszentralizazioarekin, kohesioarekin eta mugikortasunarekin lotuta, Europako…
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak abian jarriko du Osakidetzan, sarean funtzionatuko duen, unitate espezifiko hau, hiru…