Berehala egin beharreko lanak Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea erabaki du, eta 2,5 milioi euro bideratuko ditu joan den asteko denboralearen ondorioak konpontzera
Tokiko Gobernu Batzarrak Ondarretako hondartzara sartzeko eskaileran eta kostaldeko horman izandako kalteei premiazko erantzuna ematea onartu du.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zuzendariaren 2025eko azaroaren 14ko txostenean jasotzen diren jarduketak premiazkoak direla ebatzi eta obrak gauzatzeko agindua eman du. Hortaz, berehalako lanak Construcciones Moyua SL enpresari esleitzea onartu du 2,5 milioiko aurrekontuarekin.
Jon Insausti Donostiako alkateak azaldu duenez, “azken denboraleak Ondarretako pasealekuan eragindako kalteei erantzun ‘azkar eta zehatza’ emango geniela agindu genuen, eta lortu dugu horretarako modua. Premiazko-prozeduraren bitartez, 2,5 milioi euroko partida bideratuko dugu konponketa lanetara. Prozedura honek, izapideak arindu eta lanak azkar hastea ahalbidetuko digu. Datorren udarako Ondarretako pasealekua erabat konponduta egongo da”
Premiazko prozeduraren arabera, kontratazio organoak, espedientea izapidetu beharrik izan gabe, egin beharrekoa egitea agindu dezake, gertatua konpontzeko edo sortutako beharrari erantzuteko.
Aipatutako txostenean justifikatutako jarduerak premiazkoak direnez, berehala gauzatu behar dira.
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…