Categorías: albisteak-berriak

100 ekitalditik gora antolatu dira 14 auzotan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Akelarre: marearen kontra dokumentala eskainiko da abenduaren 3an, 19:00etan, Antzoki Zaharrean.

2025eko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarauak antolatu dituzte hiriko hamalau auzotan: Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Egian, Grosen, Ibaetan, Intxaurrondon, Loiolan, Martutenen, Txomiñenean eta Parte Zaharrean. Horietan, 100 ekitaldi baino gehiago izango dira azaroaren 26tik abenduaren 6ra. Horren harira, Kerman Orbegozo Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketa eta Euskarako zinegotziak adierazi duenez “auzoetako batzordeek egin duten lana goraipatu beharra dago. Guztira, 50 eragile aritu dira lanean auzoetako egitarauak antolatzen eta hori nabarmentzekoa da. Elkarlanaren eta boluntario askoren konpromisoaren emaitza izan da”.

Jarduera horiek guztiak ezagutzera emateko, auzo bakoitzeko egitarauarekin eskuorriak eta kartelak argitaratu ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetan banatzen hasi da jada; kultur etxeetan, kiroldegietan, gaztelekuetan, haurtxokoetan, jubilatu elkarteetan, ikastetxeetan, euskaltegietan eta auzo elkarteetan, besteak beste. Leku horietan ez ezik, donostiaeuskaraz.eus webean ere izango da eskuragarri auzoetan izango diren ekintzen gaineko informazioa auzoka zein egunez egun antolatuta.

Era guztietako ekintzak hiriko auzoetan

Ekintza sorta zabala eta anitza prestatu dute auzoek datozen egunetarako: batetik, kultur ekintzak (antzezlanak, film-proiekzioak, liburu-irakurketak, kantu-jirak, bertso-saioak, musika emanaldiak, eta abar); bestetik, helduen artean euskara sustatzeko egitasmoak (mintzodromoak, elkarretaratzeak, hitzaldiak eta abar)., eta, azkenik, haurrentzako eta gazteentzako jarduerak edota familian egitekoak (ipuin-kontalariak, lehiaketak, pailazoak, eta abar)

Ekintza horietatik guztietatik, Kerman Orbegozok gutxi batzuk nabarmendu nahi izan ditu: “Intxaurrondon Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoak izango dira; eta Lurdes Iriondo, ez gara alferrik pasako dokumentala ; Parte Zaharrean Kantu jira, Elektrotxaranga eta erromeria; Ztandap binakako bakarrizketa Añorgan, mintzodromoak Altzan, Amara Berrin eta San Telmon; Odei Barroso raperoa Grosen; film laburren emanaldia Antiguan; eta Aieteko Izarrak talentu lehiaketa Aieten.

Akelarre marearen kontra dokumentala eta mahai-ingurua

Akelarre musika taldeari buruzko dokumentala eskainiko da Donostian, abenduaren 3a, 19:00etan, Antzoki Zaharrean. Dantzaldi banda honek Euskal Herri osoko herri eta hirietako plazak euskaraz abesten eta dantzan jarri zituen. Taldea 1972an sortu zen eta 2005era arte ibili zen plazaz plaza. Denbora tarte horretan 16 disko kaleratu zituen. Euskal musikaren alorrean funtsezko papera betetzeaz gain, euskararen sutapenean ere garrantzi ikaragarria izan zuen. Hori dela eta, Udaleko Euskara Zerbitzuak Euskararen Nazioarteko Egunean eskainiko du Akelarre marearen kontra dokumentala. Filmaren ostean, mahai ingurua ere izango da Xabier Sukia kazetariaren gidaritzapean. Bertan Jexux Mai Lopetegi, Aitor Amezaga eta Iñigo Cruz Akelarre taldeko kideek eta Xabier Zabala eta Carlos Iglesias dokumentalaren zuzendariek parte hartuko dute. Sarrera doan izango da eta on line eskura daiteke Donostia Kulturaren webaren bitartez edota Antzoki Zaharreko leihatilara joanda.

2025/11/20-an argitaratua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0338 Un detenido por hurto de teléfono móvil, y otro detenido y dos investigados por robo con violencia en Irun

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…

55 minutos hace

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

1 día hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace