Categorías: albisteak-berriak

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen etxebizitzetan lapurreta egin nahian ari zirenean

Ertzaintzako agenteek 42 eta 37 urteko bi gizon atxilotu zituzten joan den asteazkenean Arabako hiriburuan, indarra erabiliz etxeetan lapurreta egitea leporatuta. Polizia-patruilek “in fraganti” harrapatu zituzten eraikin bateko eskailera-buruan, etxebizitzetako batera sartu ondoren.

Egitateak joan den asteazkenean gertatu ziren Gasteizko Zaramaga auzoan. Ertzaintzak etxebizitza-bloke bateko bizilagunen abisua jaso zuen, bi gizon ikusi baitzituzten linternekin eta etxebizitzetako batean sartu nahian ari zirela konturatu baitziren.

Herritarren babeseko patruilak berehala joan ziren adierazitako lekura, eta ertzainek etxebizitza-blokeko hirugarren solairuko eskailera-buruan aurkitu zituzten bi susmagarriak. Prebentziozko miaketan, bi gizonek etxebizitzetan lapurretak egiteko erabili ohi diren hainbat elementu zeramatzatela egiaztatu zuten, besteak beste, giltza-sortak eta giltza orokorrak, metalezko paper-tirak, bihurkin bat, irristatze-metodoa erabiltzeko plastiko bat eta galtzerdiak, azken horiek ustez eskuetan jartzeko eta arrastorik ez uzteko.

Ertzainek lekuan bertan bildutako informazioaren arabera, antza denez, bi gizonek etxebizitzetako batean sartzea lortu zuten eta bigarren batean sartzen saiatu ziren. Gainera, ustezko lapurrei konfiskatutako ebidentzien artean, Gasteizko Udaltzaingoan jarritako salaketa baten arabera, auzo bereko beste etxebizitza batetik aurretik lapurtutako objektu bat zegoen.  

Hori guztia oinarri hartuta, polizia-baliabideek bi inplikatuak, magrebtar jatorriko 36 eta 42 urteko gizonak, atxilotu zituzten. Ertzain-etxean eginbideak amaitu ondoren, atxilotuak gaur, ostirala, jarri dituzte Gasteizko Guardiako Epaitegiaren eskuetan,  eta epaileak 42 urteko gizona espetxeratzeko agindu du.   

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

1 día hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace