Categorías: albisteak-berriak

Kontsumobidek modu arrazionalean kontsumitzea aholkatzen du Black Friday honetan

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Kontsumobideren bitartez, Black Friday kanpaina aurkeztu du gaur, Euskadiko kontsumitzaileak kontzientziatzeko deskontu komertzialak modu arrazional eta arduratsuan aprobetxatzeko hartu behar dituzten neurriez.

«Erostean, ez saldu zure burua» lelopean, kanpainaren helburua da erosketaren benetako beharrari buruz hausnartzea, eta edozein produktu erosi aurretik prezioak alderatzea. Kontsumobidek gogorarazten du egun hauetan ugaritu egiten direla sustapen oldarkorrak eta denboran mugatutako eskaintzak. Kasu hauetan, erosketa inpultsiboak egiteko arriskua areagotzen da.

Gauzak horrela, Kontsumobidek aholku argia helarazi nahi du; «Black Friday-a merkeago erosteko aukera ona izan daiteke, baina baita arduragabekerian erortzen den une bat ere. Horregatik, kontsumitu bai, baina modu arrazionalean».

Kanpaina telebistan, irratian, prentsan, kanpoaldeko euskarrietan eta hedabide digitaletan zabalduko da, Black Friday egunaren aurreko astean. Epe horretan, Kontsumobidek aholku praktikoak emango ditu kontsumitzaileen bermeen, itzulketen eta eskubideen inguruan. Kontsumoko Euskal Institutuak gogorarazten du, edozein zalantza edo gorabeheraren aurrean, herritarrek kontsultak egin ditzaketela, bai aurrez aurre bere bulegoetan edota online www.kontsumobide.eus webgunean.

Ekintza horien bidez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kontsumitzaileen eskubideak babesteko eta erosketa-ohitura arduratsu eta iraunkorrak sustatzeko konpromisoa berresten du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0338 Un detenido por hurto de teléfono móvil, y otro detenido y dos investigados por robo con violencia en Irun

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…

2 horas hace

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

1 día hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace