Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Santurtziko Bigarren Hezkuntzako Institutuko kasuari buruzko adierazpenak egin ditu gaur. Hezkuntza Sailaren izenean, “babesik sendoena” adierazi nahi izan dio irakasleari eta, orohar irakasle guztiei. “Onartezina da haien eskubideen edo hezkuntza-lanaren aurkako edozein jokabide » gaineratu du.
Pedrosak azaldu duenez, hezkuntza sistemak egunero hezten dutenenganako konfiantzan du sostengua, eta konfiantza hori “guztion artean babestu behar dugu”. Santurtziko kasu konkretuari buruz, iragarri duenez, “ikastetxeak ikasleen eskubideen eta betebeharren dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu”, eta Hezkuntza Sailak prozesu horri laguntzen jarraituko du, “hurbiltasun eta errespetu osoz”.
Gainera, sailburuak jakinarazi du Saila «Adimen Digitala Hezkuntzan» estrategia digitala garatzen ari dela egun, eta aurreratu du prozesu hori laster amaitzear dagoela, foro bat aktibatuko dela, hezkuntzaren teknologian adituak diren zuzendaritza eta pertsonen partaidetzarekin, «kontrasteak egiteko eta estrategia doitzeko, adosteko eta baliozkotzeko».
“Horrelako egoerek gogorarazten digute zeinen garrantzitsua den teknologiaren erabilera etiko eta arduratsu baterako heztea eta, zuzendaritzekin, irakasleekin eta familiekin batera, bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako kultura digital batean aurrera egiten jarraitzea” hausnartu du Pedrosak. Hezitzaile, familia eta gizarte gisa interpelatzen gaituen erronka dela gaineratu du.
Ikastetxe batean izan diren gailu mugikorren erabilera desegokiari buruzko adierazpen horiek, hain zuzen ere, «Aro digitalean heztea: ikastea, elkarrekin bizitzea eta zaintzea» jardunaldien barruan egin ditu sailburuak, jardunaldian zenbait adituk parte hartu dute eta Euskadiko ikastetxeetako jardunbide egokiak eta esperientzia onak erakutsi dituzte.
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…