Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Gipuzkoako hiriburuan, bikotekidea jotzeagatik eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik, atxilotu dituzten ertzainak kolpatu ondoren.
Goizaldeko lau eta erdiak baino minutu batzuk lehenago, herritar batek SOS Deiak 112 zerbitzura deitu du, gizon bat emakume bat jotzen ari zela jakinarazteko, Julio Urkijo etorbidean.
Bertaratu den patruilak gazte bat aurkitu du kalean, neska bat hormaren kontra zokoratuta eta iletik helduta makurtzera behartzen ari zela. Ertzainek berehala banandu dituzte bi pertsonak, baina gizonak oso jarrera bortitza erakutsi du, irainak eta mehatxuak ere egin ditu, eta ertzainei aurre egin die. Gainera, zenbait ertzainek esku hartu behar izan dute, menderatu ahal izateko.
Ondoren, biktima, jatorri latinoamerikarrekoa, osasun-zentro batera eraman dute laguntza jasotzeko, eta, era berean, bi agente mutualitate batera joan dira osasun-arreta jasotzeko.
Atxilotua, 32 urtekoa eta latinoamerikarra, epailearen esku utziko dute beharrezko polizia-eginbideak amaitzen direnean.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…