“Ezinbestekoa da NAOk gure arkitektura instituzionalaren egiturazko pieza gisa duen garrantzia aitortzea. Zaindu eta hobetu dezagun gure aurrekoengandik jaso dugun ondare hau. NAOk Nafarroaren ahotsa izaten jarraitzea: herritarrek beren izenean hartzen diren erabakiak ulertuko dituzten kanal bat, non gardentasuna, informazio eskuragarria eta kontrol demokratikoa eskubide ukaezin gisa mantenduko diren”.
Félix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako kontseilariak hitz horiekin aldarrikatu du Nafarroako Aldizkari Ofizialaren (NAO) garrantzia, eta balio hori indartu nahi du Foru Gobernuak gaur Nafarroako Liburutegian aurkeztutako erakusketarekin, non ikus daitekeen nolakoa zen argitalpen hori duela ehun urte.