Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Bizkaiko hiriburuan, lesio larrien delitua leporatuta. Eztabaida baten ondoren, atxilotuak labana batekin eraso egin zion biktimari eta zauriak eragin zizkion sabelaldean, eta osasun-zentro batera eraman behar izan zuten.
Erasoa atzo, asteartea, arratsaldeko lauak aldera gertatu zen Bilboko erdialdeko kale bateko joko-areto baten kanpoaldean. Antza denez, biktimak eta erasotzaileak eztabaida izan zuten lokalean eta, irten zirenean, orain atxilotu duten gazteak labankada bat eman zion sabelaldean biktimari, latinoamerikar jatorriko 40 urteko gizonari.
Erasotzaileak ihes egin zuen eta biktima bertaratu ziren osasun-zerbitzuek artatu zuten, baina, hala ere, Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuten.
Ertzaintzako agenteek ustezko erasotzailea identifikatzea lortu zuten, eta Bilbo Zaharrean aurkitu eta atxilotu zuten lesio larrien delitua leporatuta.
Atxilotua, magrebtar jatorriko 19 urteko gaztea, atzo gauean, azken orduan, eraman zuten epailearen aurrera.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…