Categorías: albisteak-berriak

Bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan hamar bat ibilgailutan kalteak eta lapurreta egiteagatik

Gaur goizean, 31 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan, Bizkaian, kalean aparkatuta zeuden hamar bat ibilgailutan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotu dituzten unean susmagarriek biktimei lapurtutako objektu ugari zeramatzaten.

Gaur, asteazkena, goizeko seiak baino lehentxeago, Ertzaintzak, herritarren laguntzari esker, pertsona batek egindako deiaren bidez jakin du bi pertsona zokomiran zebiltzala Urduña/Orduñako Nafarroa kaleko aparkaleku publiko batean. Bi gizon horiek poltsa ugari zeramatzaten, eta berriemaileari susmagarria iruditu zaio hori.

Garaiz emandako abisu horri esker, inguruan patruilatzen ari ziren Ertzaintzako baliabideek lekuan bertan, leiho bat hautsita zuen ibilgailu baten ondoan, aurkitu ahal izan dituzte bi pertsona horiek. Ondoren, ingurua miatu dutenean, egiaztatu dute beste bederatzi ibilgailuk kalteak zituztela eta barrua erabat nahastuta zutela.  

Jabeetako batzuekin harremanetan jarri ondoren, egiaztatu dute susmagarriek zeramatzaten hainbat poltsa eta objektu biktimenak zirela. Gainera, urte hasieran galdu zuela salatu zuen pertsona baten dokumentazioa zeraman susmagarrietako batek.   Bestalde, aparkalekuan aparkatuta zeuden ibilgailuetatik lapurtutako objektuak zituzten motxila eta poltsa gehiago aurkitu dituzte tren-geltokiaren albo batean.  

Ebidentzia horien aurrean, agente jarduleek bi gizonak atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Horietako batek polizia-aurrekari ugari ditu antzeko egintzengatik.

Orain arte, zazpi salaketa jarri dituzte, eta berreskuratutako hainbat objektu jada itzuli dizkiete, beraz, euren jabeei. Eginbideak amaitu ondoren, bi atxilotuak, magrebtar jatorriko 31 eta 33 urteko gizonak, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.  

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

18 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace