Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintza emakumeen aurkako indarkeriako unitate espezifiko batekin ari da lanean

  • Emakumeen aurkako indarkeriaren salaketek zertxobait gora egin dute Euskadin 2025ean, eta gehienak beren bikotekideek edo bikotekide ohiek emandako ohiko tratu txar fisikoak, derrigortzeak eta mehatxuak dira.
  • Lau emakume hil dituzte urtarriletik, 13 urteko adingabe bat barne.
  • Une hauetan 6.223 emakumek dute Ertzaintzaren nolabaiteko babesa, eta horietatik 105 arrisku-egoera larrienean daude.

Ertzaintzak emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako unitate bat du duela aste batzuetatik.  Emakumeen aurkako Indarkeriaren eta Berdintasunaren Unitateak oraingoz komisario bat, unitatearen arduraduna, eta lau agente ditu, guztiak emakumeak, eta indarkeria matxistako kasuen kudeaketa eta arreta hobetzeko koordinazioaz arduratzen dira. Unitate berri hori ertzain-etxe guztietan egiten den lanari batzen zaio. Horietan era horretako indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeaz bakarrik arduratzen diren taldeak daude, bai eta eguneko lanaldiaren zati bat bere mugapeko emakumeen aurkako indarkeria-kasuen jarraipena eta horien inguruko jarduketak egiteari eskaintzen dioten herritarren babeserako agenteak ere.

Kasu berri bat hautematen duen bakoitzean, Ertzaintzak espediente informatiko batean erregistratzen du. Une horretatik aurrera, Ertzaintzak babes aktiboa ematen dio biktimari, esleituta duen arrisku-maila eta epaileak kasua ebatzi duen alde batera utzita. Espediente bakoitzak kasuaren historial osoa biltzen du kronologikoki: elkarrizketak, salaketak, epailearen aginduak edo beste aplikazio informatiko batzuetako datuak, besteak beste. Epaitegietako lehenengo tramiteak errazteko eta babes handiagoa ematera iristeko, kasurik larrienetan tratu txarrak jasan dituen emakumeari epaitegira laguntzen diote agenteek, lehenengo tramiteak egitera joaten denean. Gainera, gizarte-zerbitzuekin harremanetan egoteko bideak daude tratu txarrak izaten direnean seme-alaba adingabeei arreta emateko.

Bestalde, iaztik daude konektatuta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren EBA – Emakumeen eta Etxekoen Babesa sistema eta Barne Ministerioaren VIOGEN-2 sistema. Sistema horiek ahalbidetzen dute emakumeen aurkako indarkeriari buruzko espedienteak modu integralean kudeatzea, arriskuen ebaluazioak homologatzea, babes egokia ezartzea eta babes-agindu judizialak kudeatzea. Bi sistemen arteko koordinazioak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen babesa indartzen du eta Estatu barruan haien mugikortasun segurua errazten du. Horrela, indarkeria matxistaren aurkako prebentzio eta babes integraleko neurriak hartzeko koordinazioa optimizatzen da.

2025eko kasuak

2025eko urtarriletik urrira bitartean, Ertzaintzak 5.975 delitu erregistratu ditu, bikotekideak edo bikotekide ohiak, etxean familiarteko batek edo sexu-askatasunaren aurka egindako emakumearen kontrako indarkeria-modu ezberdinetan. Iazko aldi berarekin alderatuta, era horretako delituek, oro har, % 0,66 egin dute gora. Aldi horretan, Ertzaintzak delitu horien biktima izan diren 4.810 emakume zenbatu ditu, eta 2024ko aldi berari dagokionez igoera % 0,86koa izan da, beraz.

Emakume biktima horien jatorriari dagokionez, gehienak, 2.791, espainiar nazionalitatekoak dira, eta 2.018 dira atzerritar jatorrikoak. Azken horien artean, 1.434 latinoamerikar jatorrikoak dira.

Lurralde historikoen arabera, kopuru handienak, bai kasuei dagokienez bai biktima izan diren emakumeei dagokienez, Bizkaian erregistratu dira; baina ehunekoa kontuan hartuta, horrelako delituek Araban egin dute gora gehien, eta igoera % 3,38koa izan da.

Informazio zehatza erantsitako tauletan.

Emakumearen aurkako delitu-tipologia:

Aurten, orain arte, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako dolozko homizidio bat izan da Euskadin (genero-indarkeria). Urriaren 15ean, Zarautzen (Gipuzkoa), espainiar nazionalitateko 53 urteko emakume bat hil zuen 47 urteko bikotekideak, hau ere espainiar nazionalitatekoa.

Etxe barruan burututako homizidio-kasuei dagokienez (familia barruko indarkeria), hiru erregistratu dira. Urtarrilaren 3an, espainiar nazionalitateko 63 urteko gizon batek espainiar nazionalitateko 84 urteko ama hil zuen elkarrekin bizi ziren Barakaldoko etxean. Otsailaren 5ean, espainiar nazionalitateko 74 urteko emakume bat hil zen Donostia Ospitalean, 47 urteko semeak, hau zere espainiar nazionalitatekoa, eragindako lesio larrien ondorioz, Irunen sastakatu ondoren. Maiatzaren 30ean, Bilbon, latinoamerikar jatorriko 43 urteko gizon batek espainiar nazionalitateko 13 urteko alaba hil zuen labanaz, eta 43 urteko bikotekidea, adingabearen ama, europar jatorrikoa, hiltzen saiatu zen bere buruaz beste egin aurretik.

  • Genero-indarkeria: Ertzaintzak 2025ean jasotako salaketa-kopururik handiena, orain arte bezala, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria-kasuengatik jaso du, 4.303 zehazki, eta aurreko urtearekin alderatuta igoera txikia izan da, % 0,65ekoa.  Horietatik gehienak ohiko tratu txar fisikoak, irainak, laidoak eta lesioak dira, eta, ondoren, askatasunaren aurkako delituak, batez ere, mehatxuak, derrigortzeak edo jazarpena.
  • Etxeko indarkeria: Emakumeen aurkako eraso gehien izaten den bigarren ingurune nagusia etxeko ingurunea da (familia barruko indarkeria, bikotekidea edo bikotekide ohia alde batera utzita), eta aurten, orain arte, 1.023 kasu erregistratu dira, aurreko urtean baino % 1,54 gutxiago, iaz 1.039 kasu erregistratu baitziren.
  • Sexu-indarkeria: Azkenik, 2025 eta 2024 aldietako konparazioan gora egin dute sexu-askatasunaren kontrako delituek: 649 kasu erregistratu baitira, eta aurreko urtean, berriz, 622; igoera, beraz, % 4,34koa izan da. Kasu gehienak sexu-erasoak izan dira, 408, baina horiek % 3,55 jaitsi dira. Esanguratsua da sexu-eraso larriek ere behera egin izana: 2024an 133 izan ziren eta aurten 2025ean, 126, % 3,55 gutxiago.

Ertzaintzak 6.223 emakume babesten ditu

Ertzaintzaren jarduera-ardatz nagusietako bat indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen babes integralera bideratzen dena da. Emakume bakoitzaren arriskuaren ebaluazioa 4 mailatan sailkatzen da (oinarrizkoa, moderatua, handia eta berezia), eta horien arabera esleitzen zaizkie dagozkien babes-neurriak. Une hauetan 6.223 emakumek dute Ertzaintzaren nolabaiteko babesa salaketa jarri ondoren edo poliziak biktimaren egoeraren berri izan ondoren. Emakume horietatik 4.094k epailearen aginduz dute babesa eta gainerakoek biktima bakoitzaren arriskua aztertzen duten polizia-protokoloak kontuan izanda:

  • Kasurik larrienetan, arrisku handia duten emakumeentzako bizkartzain-zerbitzu iraunkorra edo puntuala ezartzen da: une hauetan 37 emakume daude egoera horretan: 17 Bizkaian, 12 Gipuzkoan eta 8 Araban.
  • Kontrazaintza-zerbitzua: 246 emakume: 115 Bizkaian, 87 Gipuzkoan eta 44 Araban.
  • Baliabide teknologikoak: 187 emakumek dute aplikazio teknologiko bat (70ek Bizkaian, 51k Gipuzkoan eta 66k Araban).
  • 166 gizonek daramate lokalizazio-eskumuturrekoa epailearen aginduz Ertzaintzak kontrolatuta: 53k Bizkaian, 74k Gipuzkoan eta 39k Araban.
OHARRA: biktimizazioak kasuak / salaketak dira, ez emakumeak. Ohikoa da emakume batek delitu bat baino gehiago salatzea.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan hamar bat ibilgailutan kalteak eta lapurreta egiteagatik

Gaur goizean, 31 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan, Bizkaian, kalean aparkatuta zeuden…

13 horas hace

Ertzaintzak 1993an ETAk hil zuen Joseba Goikoetxea Asla sarjentu nagusia omendu du

Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko egoitza nagusian, Ertzaintzako sarjentu nagusia izan…

16 horas hace

Bilbon atxilotu dute beste pertsona bati labankada bat eman ondoren

Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Bizkaiko hiriburuan, lesio larrien delitua leporatuta. Eztabaida…

19 horas hace

Nafarroak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Nafarroako I+G+b Sistemako eragileentzako laguntza berrietara, eta %12 handituko du berrikuntzako inbertsioa 2026an

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu…

22 horas hace

Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Lege berria aurkeztu du, tokiko eta hurbileko merkataritza indartzeko funtsezko araua

Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur Iruñeko Zabalguneko Merkatuan. Tokiko eta hurbileko merkataritza…

22 horas hace

Letizia Erreginak Alejandro Amenabarri egindako omenaldian parte hartu du Tuterako Opera Prima Zinema Jaialdian

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2025_11_25 T* SM la Reina doña Letizia acude a…

22 horas hace