Euskadik, Nafarroarekin batera, Espainiako gainerako autonomia-erkidegoak ordezkatuko ditu Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioaren memoria demokratikoaren aurkako sinboloei eta elementuei buruzko Batzorde Teknikoan. Gogora Institutuko zuzendaria batzordekidetako bat izango da Eusko Jaurlaritzak azken urteotan arlo horretan egindako lana eta apustua aitortzeko.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak eta Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak, Alberto Alonsok, Memoria Demokratikoaren Batzorde Sektorialean parte hartu dute gaur. Batzordearen burua izan da Ángel Víctor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa. Foro horretan, Batzorde Teknikoa osatuko duten bi ordezkariak aukeratu dira. Batzorde horrek oraindik dauden memoria demokratikoaren aurkako sinbolo eta elementuei buruzko katalogo bat sortuko du.
Batzorde tekniko horrek hamabost kide izango ditu, besteak beste, gaian adituak diren eta autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoen ordezkari izango diren bi kide. Erabaki bezala, Euskadi eta Nafarroa izango dira bi batzordekideak. Euskadiren kasuan, Gogora Institutuko zuzendariak hartuko du parte.
Izendapen horrek Euskadin memoria demokratikoaren arloan duela urte batzuetatik hona egin den lana aintzat hartzen du. Hala, datorren urtean Gogora Institutuaren aurrekontuetan islatuko da, eremu horretan gorakada nabarmena izango baitu. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Memoria Demokratikoaren Legea eta Euskal Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea erabat garatzeko duen konpromisoari eusten dio. Era berean, Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluan Institutua estatuko eta nazioarteko organoetan egoteari buruz adostutakoari erantzuten dio.
Gaur goizean, 31 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan, Bizkaian, kalean aparkatuta zeuden…
Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko egoitza nagusian, Ertzaintzako sarjentu nagusia izan…
Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Bizkaiko hiriburuan, lesio larrien delitua leporatuta. Eztabaida…
Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu…
Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur Iruñeko Zabalguneko Merkatuan. Tokiko eta hurbileko merkataritza…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2025_11_25 T* SM la Reina doña Letizia acude a…