Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak genero-indarkeriaren biktima diren sei emakume artatu zituen 2024an egunero, guztira 2.121, aurreko urtean baino % 3,2 gehiago

Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

  • Horietatik 374 sexu-erasoaren biktima izan ziren (10etik 4 adingabeak) eta 2023an, berriz, 268
  • 2025ean, Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalek 299 kasu detektatu dituzte sexu-erasoak jasan dituzten emakumeetan
  • Azken hamarkadan, Osakidetzako 21.549 profesionalek jaso dute prestakuntza genero-indarkerian, 400 prestakuntza-ekintza baino gehiagoren bidez

Osakidetzako larrialdietako, osasun-zentroetako eta ospitaleetako profesionalek genero-indarkeriaren biktima diren 2.121 emakume artatu zituzten 2024an, hau da, ia sei kasu egunero, eta aurreko urtean baino % 3,2 gehiago. Horietatik 374 sexu-erasoen biktima izan ziren, hamarretik lau adingabeak. 2025eko urtarriletik irailera bitartean, Euskal Osasun Zerbitzuak 299 emakume artatu zituen, sexu-erasoen biktima zirenak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi ditu datu hauek, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren bezperan, azaroaren 25ean. Egun horretan, Alberto Martínezek zuzendutako Sailak erabateko atxikimendua agertu dio Emakundek gidatutako erakunde arteko kanpainari, eta, “Ez da zure arazoa bakarrik” goiburuarekin, gogorarazten digu emakumeen kontrako indarkeria ez dela soilik emakumeen arazoa, gizarte osoarena baizik. Hala, animatu egiten du gizartea indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan sarea eta komunitatea sortzera, eta normalizazioa saihesteko ekitera.

Osasuneko sailburuak berak eskertu nahi izan du Osakidetzako profesionalek egiten duten lana horrelako kasuak identifikatzen, eta detekzio goiztiarraren garrantzia azpimarratu du, osasun-sistema baita kasu horietako askoren sarbideko atea.

Horregatik, garrantzizkoa da Osasun Sailak eta Osakidetzak beren profesional sanitarioak informatu eta prestatzeko aspaldidanik garatzen duten estrategia mantentzea eta indartzea. Hala, azken hamarkadan, osasunaren arloko 21.549 profesionalek jaso dute prestakuntza genero-indarkerian, 400 prestakuntza-ekintza baino gehiagoren bidez.

Bestetik, Osakidetzak protokoloak ditu bere profesionalei prebentziorako, detekzio goiztiarrerako eta esku hartzeko jarraibideak eta tresnak eskaintzeko. Besteak beste, jarduteko gidak genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen aurrean, genero-indarkeriaren biktima diren seme-alaben aurrean, eta 14 urtetik gorako emakumeen sexu-indarkeriaren aurrean.

Euskadin, iaz, genero-indarkeriaren 2.121 emakume biktima artatu zituzten Osakidetzako larrialdietako, osasun-zentroetako eta ospitaleetako profesionalek; hau da, ia 6 kasu egunero, eta 2023an baino % 3,2 gehiago. Lurraldearen arabera, Bizkaian 1.202 emakume artatu ziren (2023an baino % 1,7 gutxiago); Gipuzkoan, 599 (+% 16,7); eta Araban, 320 (+% 0,3). Asistentzia-mailaren arabera, 1.041 kasu Larrialdietan detektatu ziren, 1.003 Lehen Mailako Arretan eta 77 Ospitaleko Arretan.

Kasu horietako 374 sexu-erasoak izan ziren, eta 2023an, berriz, 268. Larritasun bereziko beste datu bat da sexu-eraso horien 10 biktimatik 4 adingabeak direla.

2025ean, urtarriletik irailera bitartean, euskal osasun-zerbitzuko profesionalek sexu-erasoaren biktima izan diren emakumeen 299 kasu detektatu dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan hamar bat ibilgailutan kalteak eta lapurreta egiteagatik

Gaur goizean, 31 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan, Bizkaian, kalean aparkatuta zeuden…

13 horas hace

Ertzaintzak 1993an ETAk hil zuen Joseba Goikoetxea Asla sarjentu nagusia omendu du

Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko egoitza nagusian, Ertzaintzako sarjentu nagusia izan…

16 horas hace

Bilbon atxilotu dute beste pertsona bati labankada bat eman ondoren

Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Bizkaiko hiriburuan, lesio larrien delitua leporatuta. Eztabaida…

19 horas hace

Nafarroak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Nafarroako I+G+b Sistemako eragileentzako laguntza berrietara, eta %12 handituko du berrikuntzako inbertsioa 2026an

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu…

22 horas hace

Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Lege berria aurkeztu du, tokiko eta hurbileko merkataritza indartzeko funtsezko araua

Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur Iruñeko Zabalguneko Merkatuan. Tokiko eta hurbileko merkataritza…

22 horas hace

Letizia Erreginak Alejandro Amenabarri egindako omenaldian parte hartu du Tuterako Opera Prima Zinema Jaialdian

A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2025_11_25 T* SM la Reina doña Letizia acude a…

22 horas hace