EKFBk federazioek euskararekin duten konpromisoa txalotzen du, eta nabarmendu du ia erdiek dagoeneko bat egin dutela kirolean hizkuntzaren erabilera normalizatzeko aurrera egiten jarraitzeko Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioarekin
Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) kirol arloan euskararen erabilera normalizatzeko apustua indartuko du aurten, “Gu Geu, Kirola Euskaraz” kanpainaren edizio berri batekin, entrenatzaileen zeregina ardatz hartuta, eta entrenamenduetan euskararen txalekoa janztera gonbidatuko ditu. Beste urrats bat izango da federazioek euskararekin duten konpromisoan, zeina 2022an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin sinatutako akordio batean gauzatu zen, eta aurten 6 federazio berri batu zaizkio, 23 atxikimendura iristeraino (bazkide guztien ia %50).
EKFBk Izaskun Arrue Kulturgunean txalotu ditu aurrerapen horiek, Gasteizen, eta bertan izan dira federazio guztietako ordezkariak eta kirolariak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko aldundietako eta udaletako ordezkariak ere; Josune Irabien Marigorta, Euskara Sustatzeko Zuzendaria; Gorka Iturriaga Madariaga, Eusko Jaurlaritzako jarduera Fisiko eta Kiroleko zuzendaria; eta Irati Anda kirolaria, 2024an Eusko Jaurlaritzako Kiroletik Bagatoz Euskaraz saria irabazi zuena.
Ekitaldian, gainera, akordioarekin bat egin duten 23 federazioen ahalegina eta lana aitortu dute, eta konpromisoa egiaztatzen duten plakak jaso dituzte, eta norabide horretan lanean eta urratsak egiten jarraitzera gonbidatu dituzte.
“Kirola aukera paregabea da espazio bat irabazteko, aisialdiarena, gure bizitzaren funtsezko zati bat baita, eta batez ere gazteena; horregatik, federazioek, kirol- profesionalek, herri-administrazioak, prestakuntza-zentroek eta hainbat kirol-eragilek egindako ekimenak funtsezkoak dira eguneroko bizitzako espazio guztietan hizkuntzaren normalizazioa sendotzeko, baita espazio akademikotik eta lan esparrutik kanpo ere, erronka horri aurre egiten jarraitu behar baitugu gure hizkuntza esparru ez formaletako erabilera sendotzen”, nabarmendu du Josune Irabienek, Euskara Sustatzeko Zuzendariak.
Ildo horretan, EKFBren lehendakariak nabarmendu duenez “, zalantzarik gabe, errealitatea da euskarak gure kirolean lekua irabazten jarraitzen duela”, gero eta federazio gehiago atxikitze ari baitzaizkio Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioari. “Ez dira zenbakiak bakarrik: argi geratu da gero eta gehiago garela kirol euskaldunagoaren, inklusiboagoaren eta gure komunitatearekin lotura handiagoa duen kirolaren alde egiten dugunok”, azpimarratu du.
Zehazki, aurten Triatloi, Kirol Egokitu, Herri Kirol, Hipika, Automobilismo eta Squash federazioek bat egin dute, lehenagotik dauden Errugbi, Txirrindularitza, Gimnasia, Surf, Pilota, Arraun, Karate, Mahai Tenis, Xake, Halterofilia, Neguko Kirol, Eskubaloi, Igeriketa, Irristaketa, Atletismo, Saskibaloi eta Judokoei gehituta. Horrenbestez, 2022an Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu zenetik gaur egun arte, EKFBko 48 federazioetako 23 dira konpromiso horrekin bat egin dutenak dagoeneko.
Erronka horretan federazioei laguntzeko EKFBk abian jarritako ekintzen artean daude euskara diagnostikoak eta planak, hizkuntza estrategiei buruzko formazioa, informazio pilulak, kontzientziazio kanpainak eta eskola kiroleko entrenatzaile eta begirale laguntzaileentzako formazio ikastaroak.
Gurrutxagak gogorarazi du ikastaro horiek %100 diruz lagunduta daudela, betiere gainditzen badira, eta eskaerak gora egiten jarraitzen duelako poztu da. Izan ere, aurten entrenatzaile izateko prestakuntza jasotzen ari diren 918 lagunetatik 533 formazioa euskaraz jasotzen ari dira, bloke komunean behintzat, eta dagoeneko 7 federaziok euskara hutsean eskaintzen dute ikastaroa. “Haurrak eta gazteak gidatzen dituen edonork segurtasunez eta konfiantzaz egiteko formazio bat da”, azaldu du Gurrutxagak, eta formazio horietan pertsona gehiagok parte hartzera animatu du. “Entrenatzaileek gure gazteriari laguntzen diote, haien balioetan eragiten dute, baita erabiltzen duten hizkuntzan ere”, azpimarratu du.
Horregatik, “Gu Geu, Kirola Euskaraz” kanpainaren edizio berriak pertsona horiek ditu ardatz, gazteen eta haurren artean hizkuntzaren erreferente gisa duten rola azpimarratuz, eta euskararen petoa janztera gonbidatzen ditu, horrela euskaraz hitz egiteko ingurune eroso, positibo eta segurua eskaintzeko.
Kanpaina sare sozialetan ikusi ahal izango diren ikus-entzunezko zenbait lanekin osatzen da (Facebook eta Instagram), #gugeu traolarekin; bai eta kanpainarako berariaz sortutako webgunean ere: www.gugeu.eus. Hor, kirolean euskara sustatzeko jardunbide egokien pilulak kontsultatu ahal izango dira.
Gaur goizean, 31 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan, Bizkaian, kalean aparkatuta zeuden…
Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko egoitza nagusian, Ertzaintzako sarjentu nagusia izan…
Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Bizkaiko hiriburuan, lesio larrien delitua leporatuta. Eztabaida…
Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu…
Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur Iruñeko Zabalguneko Merkatuan. Tokiko eta hurbileko merkataritza…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2025_11_25 T* SM la Reina doña Letizia acude a…