2027ko irailaren 28tik urriaren 1era, Euskalduna Jauregia Bilbaon egingo da Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako Espainiako Elkartearen (SECOT) 64. Biltzarra, espezialitate horretako Estatuko topagunerik garrantzitsuena. Espero dugu guztira Estatu osoko 3.000 kirurgialari baino gehiago bertaratzea; hala, eguneratze zientifikorako eta ezagutzak trukatzeko erreferentziazko hitzordua izango da ekitaldia.
Juan Carlos Guerrero doktorea, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Belauneko Unitateko arduraduna, izango da biltzarburua, eta aitortza horrek nabarmenduko du kirurgia ortopedikoaren esparruan egindako ibilbidea eta izandako lidergoa. Hala, Guerrerok koordinatuko du programa zientifikoa, zeinetan lehen mailako hitzaldiek hartuko baitute parte, bai eta arlo bakoitzeko espezialista ezagunenek ere.
Biltzarra EAEn egiten den bigarren aldia izango da —lehenengoa 2001ean izan zen—, eta bertan jorratuko dira traumatologiari eta ortopediari dagokienez teknika kirurgikoetan, berrikuntza teknologikoan eta tratamenduetan egin diren azken aurrerapenak. Horiek horrela, Bilbo izango da bikaintasun medikoaren topagune.
Gaur goizean, 31 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan, Bizkaian, kalean aparkatuta zeuden…
Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko egoitza nagusian, Ertzaintzako sarjentu nagusia izan…
Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Bizkaiko hiriburuan, lesio larrien delitua leporatuta. Eztabaida…
Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu…
Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur Iruñeko Zabalguneko Merkatuan. Tokiko eta hurbileko merkataritza…
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2025_11_25 T* SM la Reina doña Letizia acude a…