Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Lidergo Etikoaren Lehen Foroan parte hartu du azaroaren 19an, asteazkenean. Foroa Gasteizko Villa Suso jauregiko Martin Salinas aretoan egin da. Euskadiko Etikaren Kluster Fundazioak antolatutako jardunaldiak enpresa, erakunde eta akademia eremuko profesional ugari bildu ditu, balioetan oinarritutako lidergo-ereduetarantz aurrera egiteko interes gero eta handiagoa islatuz.
Solanaren parte-hartzea Basquetourrek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak etikarekiko duten konpromiso irmoaren barruan kokatzen da. Konpromiso hori Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren bidez eta turismo arduratsu, iraunkor eta pertsonengan oinarritutakoa sustatzeko bultzatutako ekimen guztien bidez artikulatzen da.
Foro bat, lidergo justu, bidezko eta arduratsua bultzatzeko
Foroaren helburua izan da, lehenik eta behin, erakundeen zuzendaritzan balioek duten zereginaren inguruko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzea, eta bigarrenik, Lidergo Etikoaren Euskal Institutua ofizialki aurkeztea. Bertaratutakoen artean interes handia piztu duen gunea izan da, justizian, ekitatean, arduran eta leialtasunean oinarritutako lidergoaren esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko funtsezko tresnatzat baitute.
Hiru eztabaida mahai, etika ikuspegi ezberdinetatik jorratzeko
Jardunaldia hiru elkarrizketaren inguruan egituratu da:
Turismoaren etikarekiko konpromiso etengabea
Basquetourrek aktiboki eta elkarlanean dihardu Euskadiko Etikaren Kluster Fundazioarekin –foroaren antolatzailea bera–, balioetan oinarritutako euskal turismo-eredu bat eraikitzeko. Lankidetza hori islatuta dago enpresa eta helmugentzat garatutako proiektu eta tresna ugaritan, baita sektoreko profesionalentzako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzetan ere.
Ertzaintzak egindako ikerketari esker atxilotu dute duela gutxi Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean ustez inplikatutako…
El Gobierno central ha acordado con UGT y CSIF fijar la evolución salarial de los…
EHUko kide baten irudia eztabaida txapelketan | Argazkia: Juan Mari Apaolaza. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak…
Iker Merchan eta Angeriñe Elorriaga, Bitartez-eko zuzendariak; Estitxu Garai, EHUko errektoreordea, eta Noemí San Juan,…
Gasteizko Letren Fakultatean egindako elkarretaratzearen irudia | Argazkia: EHU Emakumeen kontrako indarkeria, indarkeria matxista, giza…
New Yorken egindako ekitaldi batean, España Verde marka turistikoak Norte Diem ekimenaren edizio berri bat aurkeztu zuen atzo arratsaldean.…