Categorías: albisteak-berriak

EHUk irabazi du Unibertsitate arteko Euskarazko XII. Taldekako Eztabaida Txapelketa

EHUko kide baten irudia eztabaida txapelketan | Argazkia: Juan Mari Apaolaza. EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikasleentzako Unibertsitate arteko Euskarazko XII. Eztabaida Txapelketa burutu zuten azaroaren 22an. Nafarroako Parlamentuaren laguntzarekin antolatu da, eta bertan egin da lehiaketa.

Aurtengo edizioa Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatuko du, eta ohikoa den bezala, eztabaidak Parlamentuko Osoko Bilkuren Aretoan egin da. EHUko taldea Nafarroako Parlamentuan Euskara eta Hizkuntza Plangintzako errektoreordeak, Igone Zabala Unzaluk lagunduta aurkeztu da, eta Igone Zabala izan da  EHUko ordezkari nagusia XII. Eztabaida Txapelketan.

Txapelketak bi modalitate izan ditu: bakarkako diskurtso onenaren saria eta taldekako eztabaida txapelketa. Bakarkako diskurtsoaren gaia hau izan da: ‘Edozein kulturetara Giza Eskubideak unibertsalki hedatzeko posibilitatea’. Eta taldekako eztabaidarako gaia hau izan da: ‘Etxebizitza eskuratzea bermatzeko, eraginkorra al da tentsio handiko eremuetako alokairuaren prezioak mugatzea? ‘

EHUko ordezkaritza osatu dute:

Bakarkarko diskurtsoan: Joseba Zarragoitia Murua

Taldekako eztabaidan:

Nora Morales Fernandez

Eneko Rosado Arenosa

Hodei Pérez Martínez

Iker Gómez García

Epaile lanetan: Gema Lasarte Leonet

Unibertsitate arteko Euskarazko Eztabaida Txapelketa aukera paregabea da esparru akademikoan euskararen erabilera sustatzeko, bai eta komunikazio trebetasunak garatzeko eta gure unibertsitateen artean harremanak estutzeko ere. Aurreko edizioetan bezala, eguneroko jardueran euskara erabiltzen duten unibertsitateei zuzendua izan da lehiaketa.

Bakarkako diskurtsoaren lehiaketa NUPeko ordezkariak irabazi du. Taldekako 2025eko XII. Eztabaida Txapelketa, berriz, EHUk.

Universidad Pública de Navarra – Campus de Excelencia Internacional

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

16 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace