Categorías: albisteak-berriak

Basquetourrek etikarekiko konpromisoa berretsi du Lidergo Etikoaren Lehen Foroan

Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Lidergo Etikoaren Lehen Foroan parte hartu du azaroaren 19an, asteazkenean. Foroa Gasteizko Villa Suso jauregiko Martin Salinas aretoan egin da. Euskadiko Etikaren Kluster Fundazioak antolatutako jardunaldiak enpresa, erakunde eta akademia eremuko profesional ugari bildu ditu, balioetan oinarritutako lidergo-ereduetarantz aurrera egiteko interes gero eta handiagoa islatuz.

Solanaren parte-hartzea Basquetourrek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak etikarekiko duten konpromiso irmoaren barruan kokatzen da. Konpromiso hori Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren bidez eta turismo arduratsu, iraunkor eta pertsonengan oinarritutakoa sustatzeko bultzatutako ekimen guztien bidez artikulatzen da.

Foro bat, lidergo justu, bidezko eta arduratsua bultzatzeko

Foroaren helburua izan da, lehenik eta behin, erakundeen zuzendaritzan balioek duten zereginaren inguruko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzea, eta bigarrenik,  Lidergo Etikoaren Euskal Institutua ofizialki aurkeztea. Bertaratutakoen artean interes handia piztu duen gunea izan da, justizian, ekitatean, arduran eta leialtasunean oinarritutako lidergoaren esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko funtsezko tresnatzat baitute.

Hiru eztabaida mahai, etika ikuspegi ezberdinetatik jorratzeko

 Jardunaldia hiru elkarrizketaren inguruan egituratu da:

  • “Etika lidergoan”: akademiako eta arlo judizialeko aditu ezagunek printzipio etikoetatik abiatuta erabakiak hartzeko beharrean sakondu dute, etorkizun gizatiarragoa eta inklusiboagoa eraikitzeko.
  • “Lidergoa enpresa-munduan”: ingurune konplexu eta ziurgabe batean erakundeak gidatzearen erronkak jorratu ditu.
  • “Lidergoa erakundeetan”: Daniel Solanak parte hartu du honako honetan, eta bertan etika publikoa eta horrek arlo pribatuan duen eragina aztertu dituzte. Solanak azpimarratu du nola etikak gidatzen dituen Basquetourren eta euskal turismoaren pausuak, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoarekin bat etorriz.

Turismoaren etikarekiko konpromiso etengabea

Basquetourrek aktiboki eta elkarlanean dihardu Euskadiko Etikaren Kluster Fundazioarekin –foroaren antolatzailea bera–, balioetan oinarritutako euskal turismo-eredu bat eraikitzeko. Lankidetza hori islatuta dago enpresa eta helmugentzat garatutako proiektu eta tresna ugaritan, baita sektoreko profesionalentzako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzetan ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

15 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

2 días hace