Euskal Herriko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikasleentzako Unibertsitate arteko Euskarazko XII. Eztabaida Txapelketa burutu zuten azaroaren 22an. Nafarroako Parlamentuaren laguntzarekin antolatu da, eta bertan egin da lehiaketa.
Aurtengo edizioa Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatuko du, eta ohikoa den bezala, eztabaidak Parlamentuko Osoko Bilkuren Aretoan egin da. EHUko taldea Nafarroako Parlamentuan Euskara eta Hizkuntza Plangintzako errektoreordeak, Igone Zabala Unzaluk lagunduta aurkeztu da, eta Igone Zabala izan da EHUko ordezkari nagusia XII. Eztabaida Txapelketan.
Txapelketak bi modalitate izan ditu: bakarkako diskurtso onenaren saria eta taldekako eztabaida txapelketa. Bakarkako diskurtsoaren gaia hau izan da: ‘Edozein kulturetara Giza Eskubideak unibertsalki hedatzeko posibilitatea’. Eta taldekako eztabaidarako gaia hau izan da: ‘Etxebizitza eskuratzea bermatzeko, eraginkorra al da tentsio handiko eremuetako alokairuaren prezioak mugatzea? ‘
EHUko ordezkaritza osatu dute:
Bakarkarko diskurtsoan: Joseba Zarragoitia Murua
Taldekako eztabaidan:
Nora Morales Fernandez
Eneko Rosado Arenosa
Hodei Pérez Martínez
Iker Gómez García
Epaile lanetan: Gema Lasarte Leonet
Unibertsitate arteko Euskarazko Eztabaida Txapelketa aukera paregabea da esparru akademikoan euskararen erabilera sustatzeko, bai eta komunikazio trebetasunak garatzeko eta gure unibertsitateen artean harremanak estutzeko ere. Aurreko edizioetan bezala, eguneroko jardueran euskara erabiltzen duten unibertsitateei zuzendua izan da lehiaketa.
Bakarkako diskurtsoaren lehiaketa NUPeko ordezkariak irabazi du. Taldekako 2025eko XII. Eztabaida Txapelketa, berriz, EHUk.
Universidad Pública de Navarra – Campus de Excelencia Internacional
Ertzaintzak egindako ikerketari esker atxilotu dute duela gutxi Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean ustez inplikatutako…
El Gobierno central ha acordado con UGT y CSIF fijar la evolución salarial de los…
Iker Merchan eta Angeriñe Elorriaga, Bitartez-eko zuzendariak; Estitxu Garai, EHUko errektoreordea, eta Noemí San Juan,…
Gasteizko Letren Fakultatean egindako elkarretaratzearen irudia | Argazkia: EHU Emakumeen kontrako indarkeria, indarkeria matxista, giza…
Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak Lidergo Etikoaren Lehen Foroan parte hartu du azaroaren 19an, asteazkenean. Foroa Gasteizko Villa…
New Yorken egindako ekitaldi batean, España Verde marka turistikoak Norte Diem ekimenaren edizio berri bat aurkeztu zuen atzo arratsaldean.…